Bilbo, Bizkaia. Caracaseko Andres Bello Unibertsitate Katolikoko (UCAB) errektore ohi [1990-2010] Luis Ugalde Olalde (Bergara, Gipuzkoa, 1938) teologo, soziologo, pentsalari eta historialari jesuitak jasoko du urtarrilaren 30ean Bilboko Arriaga antzokian 2022ko Sabino Arana Sarietako bat. Ekitaldia online segitu ahal izango da streaming bidez Sabino Arana Fundazioaren webgunetik, bertan agertuko den iragarkian sakatuz, datorren igandean zuzenean Euskal Herriko eguerditik (12:00) aurrera.
Luis Ugalderen merezimenduak aipatzerakoan, “gizarte-ekintzaile nahiz eredu moral eta politiko gisa egindako ibilbidea” azpimarratu du Fundazioak, gogoan hartuz “injustizia salatzea eta behartsuenak aldeztea etengabeko abiaburuak“ izan direla bere bizitzan. “Bidegabekeriak eta autoritarismoa salatzen erakutsi duen ausardia eta irmotasunagatik nabarmendu da“. “Ugalderen arabera, gizarte-justiziak izan behar duko jomuga, bai eta hori lortzeko bitartekoa ere”, adierazi dute.
Aita Luis Ugarte Olalderekin batera 2022ko Sabino Arana Saria honakoek jasoko dute ekitaldi berean: Amaiur Gaztelu Elkarteak; Luis María Bengoa kazetariak; Club Deportivo Bidasoa kirol taldeak; Basque Culinary Center-ek; eta itsasoan migranteak erreskatatzen dituen 'Aita Mari' ontziak. Sabino Arana Sarien XXXIII. edizio hau Sabino Arana Fundazioko Mireia Zaratek presidenteak eta Ignacio Etxeberria idazkariak eman zuten aditzera joan den ostiralean elkartearen egoitzan Bilbon.