euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txotxa eta sagardoa libre Argentinako I. Sagardo Egunean: azaroaren 27an La Platan Txapela eta Euzko Etxearen eskutik

2021/11/03

Argentinako lehenengo Sagardo Eguna, Txapelak eta Euzko Etxeak antolaturik
Argentinako lehenengo Sagardo Eguna, Txapelak eta Euzko Etxeak antolaturik

PUBLIZITATEA

City Bell, Argentina. Argentinako lehenengo 'Sagardo Eguna' (sic) ospazeko proposamenez dator 2021 amaiera honetan ‘Txapela’ euskal argentinar sagardoa. Aurrekaririk gabeko ideia hau, gainera, “tradizio” bilakatu naiko lukete ‘Txapela’ko lagunek. “Gure asmoa da Argentinako euskal jaien egutegian sartzea, eta urtero antolatzea”, esan digute. Lehenengo edizio hau La Platako Euzko Etxeak antolatutako Eguzkipean ekitaldiaren barruan egingo da, azaroaren 27an, eguerdian hasita, EEak City Bell herrian duen kirol zelaian.

Lehenengo Sagardo Eguneko programa eguerdiko 12etan hasiko da, txotxarekin. hamabietatik etatik ordu betara nahi adina sagardo edan ahal izango dute jaira bertaratzen direnek, “zuzenean kupeletik", hau da, "Euskal Herriko sagardotegietan egiten duten bezala”, azaltzen du Txapela-ko arduradun Xabier Aguirrek. “Etxean Txapela-ko botilak hutsik dituztenek hona ekar ditzakete eta hemen bete, arratsaldeko ordu bietan denon artean egingo dugun ‘eskantziada'n parte hartzeko”, gaineratu du Aguirrek.

Eguzkipean jaialdian sukaldaritza standak izango dituzte Lomas de Zamorako, San Nicolaseko, Tandilgo eta La Platako bertako Euskal Etxeek, “Janaria ere egongo denez, publikoak, sagardoa, euskal plater tipikoenekin uztartu ahal izango du”, jakinarazi digu Aguirrek. Egunean zehar dantzak eta euskara praktikatzeko aukerak ere eskainiko dira.

Argentinako I. Sagardo Eguna ekintza irekia izango da eta La Platako Euzko Etxeko Kirol Zelaian egingo da, 154. Kalean (446 eta 444 kaleen artean), City Bell-en.

Informazio gehiago, txapelasidra eta centrobasko Instagram kontuetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia