euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txotx!-eko dantzariak eta Baietz-eko musikariak euskal ordezkari Villa General Belgranoko Oktoberfest-en

2010/10/18

Cordobako Txotx!eko dantzariak eta Baietz-eko musikariak Villa General Belgranoko Oktoberfest-eko emanaldian (argazkia EE)
Cordobako Txotx!eko dantzariak eta Baietz-eko musikariak Villa General Belgranoko Oktoberfest-eko emanaldian (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Aurtengo edizioak ere euskaldunik izan du bertako programak Europa erdialdeko eta bestelako gizataldeen musika eta folklore alorrean eskaintzen duen emanaldi-sortan. Argentinako Cordoba probintzian urtero garatzen den festa erraldoi honen 47. edizioak probintziako hiriburutik heldutako Txotx! dantzari taldea eta euskal instrumentuak baliatzen dituen Baietz musikari taldea izan ditu euskal ordezkari. Euskal Herriko emaitzak urriaren 5ean dastatu ahal izan ziren, dantzari eta musikariak elkarrekin.

Villa General Belgrano, Argentina. Aurten urriaren 1etik 11 bitartean, biak barne, luzatu den Garagardoaren Festa Nazionalak Cordoba hiriburuko Gerora Euskal Kultura Elkarte sortu berriari atxikitako Txotx! eta Baietz taldeak bildu ditu beste hamaika nazio eta kulturetako musika eta dantza taldeekin batera bere musika eta folklore programaren barnean.

Laboka, xirula eta beste euskal musika tresna tradizionalak jo eta erakusten dituen Baietz taldeak zuzenean jotako musika Txotx! taldeko dantzariek dantzatu dute, izan ere, Euskal Herriko bazter guztiak baitaratu dituen selekzio bat eginez, tradizionala zein modernoa bilduz, euskarak euskal kulturan duen leku zebtrala agerian utziz. Eskainitako dantzen artean aipa daitezke 'Hirugarren Martxa', 'Altsasuko Inauteria', 'Lantzeko Inauteria', 'Agurra', 'Txakolin', 'Godalet Dantza', 'Lur Zaharra', 'Akelarre' eta 'Txilibrinen jota eta porrusalda'.

Hau guztia adieraziz Gerorak EuskalKultura.com-en erredakziora helarazitako oharrak gogora ekartzen du elkarteak antolatzen dituen dantza tailerrek "dantzaren rol soziala daukate(la) kontutan, eta helburu hori lortzearren ari gara lanean aspaldidanik, gaur egun hori dantza talde ditugula: haurrena, ertainena eta helduena". "Uspallata 115 helbidean zain gauzkazu dantza egiteko: asteazkenetan iluntzeko zortzietan, eta larunbatetan arratsaldeko hiruretan", amaitzen du idazkiak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia