Jakarta, Indonesia. Gaztea izan arren, nazioarteko ibilbide luzeko sukaldaria da Oskar Urzelai dabarra, euskal gastronomiaren enbaxadari dagoen lekuetan dagoela, eta oraingoan jatetxe berria zabaldu duelarik, berea, berak nahi bezala eskainiz gosari/bazkari/afariak, pintxoak eta mokaduak Jakartako Senopati barrutian, bere gustura, hainbat euskal keinu dekorazio dituen lokalean, urrats berria emanez dagoeneko trinkoa daukan karreran. 'Euskal' marka ez da hemen oraindik ezagunegia, baina zalantzarik ez da Oskar-ek eta bere eguneroko lanak hondar-alea eta ekarri baliotsua egiten diotela gure sukaldaritza ezagutaraztearren munduko bazter honetan.
Lehen-gaiari garrantzia emanez eta produktuarekiko errespetuz, euskal oinarriaren gainean bere nazioarteko eskarmentua emendatuz baina bera sukaldari egin zuten moldeei lehial dihardu Urzelai chef-ak.
Bere menuko plateretako batzuk dira: Garlic Prawns Pret-A-Porter, Grilled Octopus with Boletus Cream, Spanish Omelette “Lasao”, Grilled Australian Wagyu Beef Tenderloin, Seaweed & Squid Mellow Rice, Passion for Chocolate, Euskadi Tropical...
Txoko South Jakartan dago, gosari/bazkari/afaritarako zabalik. Hauek dira bere datuak
Txoko, Basque cuisine by Oskar Urzelai
Jl. Suryo No.6, RT. 10, Kebayoran Baru, South Jakarta 12180, Indonesia
Tel: +62 21 2708 2215
Whatsapp: 0815 11068587
-Instagram: https://www.instagram.com/txokojakarta
-Facebook: https://www.facebook.com/txokojakarta
-Chope: https://www.chope.co/jakarta-restaurants/restaurant/txoko-jakarta
-Tripadvisor: https://www.tripadvisor.es/Restaurant_Review-g294229-d16817464-Reviews-Txoko_Basque_Cuisine-Jakarta_Java.html