euskal diaspora eta kultura
2012/06/01
PUBLIZITATEA
Cordoba, Argentina. “Zer dela eta bi tresna aldi berean jo?, Zergatik, nola eta zer jotzen du musikari horrek?”. Oso ohikoak diren bi galdera hauek eta beste hainbat erantzungo dituzte Cordobako Baietz Musika taldeko kideek Txistu eta Danbolinari buruz antolatu duten lehenengo mintegian. “Txistua, Txirula, Danbolina, Ttun-ttuna… hitz hauek normalean Euskal Herriko musikarekin erlazionatzen ditugu; baina beste hainbat tokitako musikak ezagutzen hasten garenean, musikari ‘bikoitz’ honen irudia beste kultur batzuetan ere agertzen dela ohartzen gara”, azaltzen dute musikari cordobatarrek.
Ikastaroaren metodologiari buruz, antolatzaileek adierazten dute ekintza teoriko praktikoak garatuko direla. Honekin lotuta, kritika eta azterketak ere eskatuko zaizkie ikasleei eta eskoletan lantzen diren gaiei buruzko aurkezpenak egin beharko dira. “Baietz osatzen dugun sei musikariok ikasgai ezberdinak azalduko ditugu eta gainera, guztiok musika-irakasleak izanik, tresnak ikertzeko ikuspegi ezberdinak emango dizkiegu parte-hartzaileei”, adierazi diote taldeko kideek EuskalKultura.com-i.
Mintegiaren helburuei dagokienez, horrela laburtzen dituzte baiezkideek:
-Musika tresnari buruzko eztabaidak bultzatzeko gune bat sortzea
-Kultur dierazpen hau hedatzea gure gizartean
-Euskal musika tresnak jotzen hasi nahi dutenei bide hori zabaltzea
-Ezagupenak trukatzea
-Musikaren beste errealitate batzuk ezagutaraztea
-Kultur adierazpen hau diziplina askotik aztertzea, hala nola, musikatik, dantzatik, plastikatik...
-Irizpide estetikoa sendotzeko baliabideak lortzea
Lau eguneko mintegia, astean behingo saiotan banatua, bihar hasiko da eta musikari, dantzari, arte irakasle eta oro har musika interesatzen zaien lagun guztiei dago zuzenduta. Hitzorduak arratsaldeko 4etan izango dira Uspallata kaleko 114 zenbakiko egoitzan, eta parte-hartzea doakoa da. Egitarauari dagokionez, ibilbide hau jarraituko da:
-Ekainaren 2an
Danbolinaren musika, danbolin joleak eta interpretazioak. Testu-inguru organologikoa. Aldaketak. Eremu geografiko eta gizarte eremua. Garapen historikoa. Errepertorioa.
-Ekainaren 9an
Tresnen bilduma eta testuinguruak. Musika sistemak. Jotzeko jarrerak. Bertikaltasun eta horizontaltasuna. Ahokadura, apaintze, dimentsio, errepertorio eta gizartearen rola. Errepertorio espezifikoa.
-Ekainaren 16an
Danbolin jolearen ogibidea. Errepertorioa eta nortasun soinuduna. Xirula: testuinguru soinuduna. Inprobisazioa. Errepertorio espezifikoa.
-Ekainaren 23an
Euskal Herriko musika eta tradizioak. Mami folklorikoak, etnikoak eta herrikoiak. Txistulari Taldea. Ensamblearen kontzeptua. Atabalaren rola. Errepertorio espezifikoa.
Derrigorrezko diskografia:
-Aitzindariak. Atzo eta egün: Xiberoko Dantza Jauziak. Aitzindariak.
-Amilibia, Aitor. Hiru zuloei zirika. Laute Records. 2003.
-Ansorena, Jose Inazio. Txistu Hotsak. IZ Diska Etxea. 1993.
-Bedaxagar, Jean Mixel. Auñamendi. Elkar. 2009.
-Bedaxagar, Jean Mixel. Bedaxagar. Elkar. 1996.
-Beltran, Juan Mari. Arditurri. Elkar. 2006.
-Beltran, Juan Mari. Euskal Herriko Soinu Tresnak. IZ Diska Etxea. 1985.
-Beltran/Goikoetxea. Beti ttun ttun. NO-CD Records. 1998.
-Elizalde, Maurizio. Baztango Dantzak. Herri Gogoa. 1971.
-Euskal Dantzarien Biltzarra. Gipuzkoako Dantzak. Elkar. 2008.
-Gasteizko Udal Txistulari Taldea. Txistu y Txistularis. Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz. 2003.
-Kirikoketa. Sakanatik Arbaila Ttipira. Elkar. 1999.
-Mendizabal, Garikoitz. Sosegua. Discmedi. 2009.
-Yagüe, Ismael. Izeia. 2008.
Izaera juridikoa
Beste alde batetik, atzo bertan kaleratu dute Gerora-ko lagunek elkarte cordobatarrak izaera juridikoa lortu duela. Berriarekin batera, Cordobako erakunde gaztearen arduradunek esker beroak eman nahi dizkiete helburuak lortzen laguntzen dieten pertsona guztiei.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus