Bilbo-Bizkaia. Covid-19ak sortutako pandemia dela eta Otxarkoagako XXXIX. Umeen Jardunaldiak egin ez zirenez –eta oraindik ere ezin da jakin 2021 urtean noiz egin ahal izango diren–, OtxarkoagakoTxirula Kultur Taldeak ‘Mugarik Gabeko Ipuin Lehiaketa’ antolatu du haurrentzako literaturgintza bultzatu nahian, euskaraz zein gaztelaniaz.
Deialdia adin guztietako jendeari luzatzen zaio eta gai librekoa da. Hala ere, antolatzaileek jakinarazi dute epaimahaikideek bereziki baloratuko dituztela “bakea, tolerantzia, genero berdintasuna, giza eskubideak eta naturaren zaintzarekin lotura duten balioak" jorratzen dituzten lanak.
Lanak Otxarkoagako Auzo Etxean aurkez daitezke edo bertara postaz bidali (Pau Casals Etorbidea 19, 48004 Bilbo). Posta elektroniko bidez ere igor daitezke, txirulakulturtaldea@gmail.com, helbidera. Testuak bidaltzeko epea otsailaren 15ean bukatuko da.
Sariei dagokienez, jasotako lanak baloratu ondoren, argitaraturiko liburuen hogeita lau ale emango zaizkie hautatutako pertsonei eta beraien ipuinak irakurri ahal izango dituzte Otxarkoagako Kepa Enbeita plazan Umeen Jardunaldien ekitaldietan, data baieztatzen denean.
Informazio gehiago eta oinari guztiak hemen. Taldearen Facebook kontura ere (Txirula Kultur Taldea) egin daitezke kontsultak eta Lehiaketaren aurreko edizioetako ipuinak entzun.