euskal diaspora eta kultura
2009/02/14
PUBLIZITATEA
Shanghai, Txina. Txinako Euskal Etxeak bere bazkide eta fundatzaileetakoa den Juanito Sarasola sarituko du bihar igandean Shanghaiko egoitzan egingo duen ekitaldian. Sarasola ohoratzeko erabakia joan den abenduan hartu zuten euskal etxeko bazkideek elkartearen batzarraren baitan.
Sari-emate ekitaldia bihar igandez, otsailak 15, egingo da, eguerdiko hamabietan, nahiz eta hitzordua ordu erdi lehenago hasiko den, euskal etxeko bazkide, lagun eta gonbidatuak bilduz eta hamaiketako bat eginez hamaika t'erdietan. Euskal Etxetik gonbitea luzatu dute euskaldunak eta lagunak bertara daitezen.
Shanghaiko Euskal Etxea Txinako euskal etxe bakarra da eta 2005eko urte hasieran zabaldu zituen ateak, gehienbat Txinan lan arrazoiak direla-eta lanean ari diren euskaldunak eta euren familiak batzeko. Urtebete beranduago elkarteak 'Urrezko Abakoa' sariak sortu zituen, 2006ko urtarrilean emanez lehenengo aldiz, kasu hartan Juan Jose Ibarretxe lehendakariari.
Elkarte euskal-txinatarra joan den abenduan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak euskal etxe gisa.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus