euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txilen, Valparaisoko euskal komunitateko kideek bertako Eusko Etxea sortu zeneko 65. urteurrena ospatuko bihar

2008/05/03

Archibaldo Uriarte, Valparaisoko Eusko Etxea-ko presidentea (argazkia EuskalKultura.com)
Archibaldo Uriarte, Valparaisoko Eusko Etxea-ko presidentea (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Valparaisoko Eusko Etxeak bere sorreraren 65. urteurrena ospatuko du bihar, elkartearen kide eta lagunak bilduko dituen ekitaldi batean. Jaian pilota eta futbol txapelketak egingo dituzte eta hildako bazkideen omenezko mezaren ostean lagunarteko bazkariaz gozatu ahal izango dute. Bestalde, joan den apirilaren 18an Eusko Etxeak zuzendaritza batzordea hautatu zuen eta Archibaldo Uriartek lehendakari kargua berritu zuela.
Valparaisoko euskal komunitateak hitzordua du bihar Eusko Etxearekin, elkartearen 65 urteak ospatzeko. Ekitaldia Estadio Español izeneko eremuan egingo dute eta euskal etxeak bertaratzeko gonbitea luzatu die elkarteko kide eta lagunei. Archibaldo Uriarte lehendakariak EuskalKultura.com-i jakinarazi dion egitarauaren arabera, ospakizunak goizeko hamaiketan hasiko dira, pilota eta futbol txapelketekin.

Eguerdiko hamabi eta erdietan meza elizkizuna egingo da urtean zehar hildako bazkideen gomutan eta ondoren, eguerdiko ordu bietan lagunarteko bazkaria egingo da. Menua honakoa izango da: 'pisco sour', 'vaina', zukua edo edariren bat aperitibo gisa, enpanadak, pintxo moruno eta patata tortila, urdaiazpikoa entsaladilarekin, legatza saltsa berdean eta postrea. Bazkariaren prezioa $ 8.500 helduentzat eta $ 3.500 gazteentzat (gazteen menua, oilaskoa patatekin).

Zuzendaritza batzorderako hauteskundeak

Bestalde, joan den apirilaren 18an Eusko Etxeak bilera orokorra egin zuen eta zuzendaritza batzordea aukeratu zuen. Archibaldo Uriarte Arayak lehendakari postuan jarraituko du eta berarekin batera honakoek osatzen dute batzordea: Julio Iturrizagastegui García, lehendakariorde; Beatriz Arrizaga Cristobal, idazkari; Adriana Uriarte Araya, idazkariorde; Javier Mondragon Martinez, diruzain; Armando Velarde Martinez, diruzainorde; Juan Antonio Mendizabal Araya, libutegiko zuzendari; Arantzazu Elorriaga de Bonis, Marichu Narvarte Larrondo, Maria Luisa Sainz Aguirrezabal, Pedro Arraztoa Ancizar, Jorge Berroeta Andreoli, Angel García Mendiburu, Guillermo Lopez Martinez, zuzendariak; eta azkenik, gazte zuzendariak Javier Iturrizagastegui Peirano eta Francisco Pinedo Henriquez.

Bileran, elkarteko arduradunek urtean zehar egindako ekimenen laburpena ere egin zuten eta besteak beste honakoak azpimarratu zituzten: Euskal Gizataldeen IV Mundu Biltzarrean ordezkari izan zuten Archibaldo Uriarteren parte hartzea, Euskal Astearen antolakuntza, San Inazio jaia, Euskal Zinema saioak eta euskara ikastaroak.


Lotura interesgarriak

Viña-Valparaísoko Eusko Etxea
www.euskoetxea.cl

'Kutsidazu bidea, Ixabel' Viña del Mar-en
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko irailaren 10ean

Valparaisoko Euskal Gazteak-Juventud Vasca, Txilen
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko abuztuaren 27an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia