Viña del Mar, Txile. Aurrekaririk gabeko gonbitea Txiletik dator eta Valparaisora edo Viña Del Marrera ikastera seihileko bat pasatzera etortzekoak diren Euskal Herriko truke-ikasleei dago bereziki zuzenduta. Euzko Etxeak bi apartamentu dauzka bere egoitzan, eta horietako batean garatzen ditu bere aktibitateak. Besteak hiru pertsonentzako tokia du, esan nahi baita bi gela –ohe bakarrekoa bat, bi ohekoa bestea–, sukaldea, komuna eta egongela, eta sarrera berezitua du. ‘Denon Etxea’ deitu duten proiektuaren eskaintza xinplea da: apartamentua hiru ikasle euskalduni alokatzea, sei hilabetez, prezio apalean; eta horren truke ikasleek laguntzea elkartearen kultur bizitza dinamizatzen, adibidez euskara, dantzak, musika edota euskal kantak irakasten edo bestelako kultur proposamenak aurkezten.
Hiru ikasleen hautaketa Euskal Etxeak egingo du, iristen zaizkion eskaeren artean, eskaintza aberatsenak hautatuz.
Interesatuek euskoetxeavalparaiso@euskoetxea.cl helbidera idaz dezakete informazio gehiago eskatu edo izena mateko.
Eskaerak uztailaren 15era arte bidali ahal izango dira.
‘Denon Etxea’ Facebook-en ere badago: Denon Etxea.