euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko Viñako 'Euskal Gazteak' taldea eta Eusko Etxeko kideak haragi errealdi baten inguruan bildu dira

2007/08/27

Taldea osatzen duten batzuk, ezker-eskuin: Javier Iturrizagastegui, Sofía Sainz, Mauricio de Ugarte, Francisco Javier Pinedo, Camila Iturrizagastegui, Mirentxu Berasaluse, Eugenio Vergara eta Maite Berasaluse
Taldea osatzen duten batzuk, ezker-eskuin: Javier Iturrizagastegui, Sofía Sainz, Mauricio de Ugarte, Francisco Javier Pinedo, Camila Iturrizagastegui, Mirentxu Berasaluse, Eugenio Vergara eta Maite Berasaluse

PUBLIZITATEA

Txileko Bosgarren Erregioko gazte talde batek osatzen du 'Euskal Gazteak'. Joan den larunbatean, haragi errealdi bat tarteko, abuztu hasieran Iñaki Deuna izeneko jaia antolatu zuen batzordearekin bildu ziren. Iñaki Deuna, esan beharra dago, Eusko Etxeko jai historiko nagusia da. 'Txinberoen musikarekin batera, helduenentzat, eta gazteenen irri eta kantuen artean, V Erregioko euskal familia Iñaki Deuna jaiaren inguruan arrakastaz bildu ahal izana ospatu genuen, eta datorren ostegunean egingo dugun Euskal Zine saioari ere (filma, Kutsidazu bide, Ixabel) azken ikutuak eman genizkion', adierazi dio EuskalKultura.com-i Francisco Javier Pinedo, gazte taldeko buruak.
Azaltzen du Francisco Javier Pinedok, Euskal Gazteak-ek Bosgarren Erregioko gazte talde bat biltzen duela, 'Euskal Herria, gure arbasoen herria, eta euskal kultura osoa, ohiturak, tradizioak eta hizkuntzarekiko amodioa oinarri', euren asmoa horren guztiaren ezagutza areagotu eta ondare hori babestea dela, beti ere 'kultura hori komunitatera hedatzeko xedez, prest antzeko ideiak dauzkaten gazteak ezagutzeko'.

Euren bilerak Eusko Etxeko bazkide eskuzabal batek utzi ohi dien etxean egiten dituzte. Bertan, gazteak gaiak amankomunean jarri, kezkak eta eskarmentuak aipatu eta ber denboran euskara eskolak garatzeko eta kultura eta kirol arloko ekimenak planifikatu eta gauzatzeko erabiltzen dute, hala nola dantzari taldea, mus eskola, pilota txapelketak, futbola eta antzekoak, jarraitzen du gazte viuñatarrak.

Joan den larunbatean, gazte partaideak eta Iñaki Deuna antolatzen duen Batzordea bildu ziren, 'asado' baten inguruan. 'Elkarretaratzea Eusko Etxeko kolaboratzaile fina den Sofia Sainz-en Limachina lursailean egin zen. Ospatzeko, 'haragi guztia erretzen jarri genuen eta txinberoen musikarekin batera, helduenentzat, eta gazteenen irri eta kantuen artean, V Erregioko euskal familia Iñaki Deuna jaiaren inguruan arrakastaz bildu ahal izana ospatu genuen; datorren ostegunean egingo dugun Euskal Zine saioari ere (filma, Kutsidazu bide, Ixabel) azken ikutuak eman genizkion', amaitzen du Pinedok.


Lotura interesgarriak

Viña-Valparaísoko Eusko Etxea
www.euskoetxea.cl

'Kutsidazu bidea, Ixabel' filma, larunbatean Viñan
Datorren larunbaterako iragarria, EuskalKultura.com agendan

Pedro Elorriaga Valparaisoko Eusko Etxeko historikoa hil da
2007ko maiatzaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana

Jon Erdoziak bere burua aurkeztu du Viñako EEkoen aurrean
2007ko apirilaren 30ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia