Santiago, Txile. Banatu berria dute Txileko Santiagon Berriketari euskal berripaperaren azken zenbakia, abendu aurreratu honetan atera arren azaroaren datarekin datorrena, eta "Recordando a Juan Celaya Letamendi" (Juan Zelaia Letamendi gogoan) izenburupean plazaratu dutela ohartu gara. Izan ere, zenbakiko testuetan gomuta berezi bat eskaintzen zaio Diasporarekiko lotura handia izan zuen Juan Zelaia Letamendi, edo askok Juanito Zelaia bezala ezagutzen zuten industriari oñatiar euskaltzale eskuzabal eta engaiatu honi, 20016an zendua.
Gomuta eta omenalditxo honetako parte, Palmira Oyangurenek Euskonewsen argitaratu zuen Zelaiari eginiko elkarrizketa hura dakargute gogora, "En Chile me siento como en Oñati" (Txilen Oñatin bezala sentitzen naiz) titulupean. Gai honekin batera, 2021eko Txileko Euskararen Nazioarteko Egunaren berri eta azaroan zehar hiriburuan jokatutako Txileko Euskal Pilota Txapelketa Nazionaleko emaitzak eta argazki kronika biltzen ditu. Eusko Etxearen eraikineko parte den Amalur jatetxearen aipua egitearekin batera.
-Irakurri hemen Berriketariren azkeneko zenbakia
-Hemen Berriketariren zenbaki bilduma
-Harpidetu nahi badudu, doan, ala kontsultaren bat egin, idatzi hona: noticiero.berriketari@gmail.com