euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko Santiagoko V. Euskal Zinema Zikloa datorren igandean itxiko da, A. Lazkanoren 'Urte ilunak' filmarekin

2007/08/30

Gaur euskal aktore gazte ezagutua den Barbara Goenaga, 'Urte Ilunak' filmean aritu zen 9 urterekin
Gaur euskal aktore gazte ezagutua den Barbara Goenaga, 'Urte Ilunak' filmean aritu zen 9 urterekin

PUBLIZITATEA

Bihar sartuko da Santiagoko V Euskal Zinema Zikloa azken egunetan. Unibertsitate Katolikoak eta Txileko Euskadiko Ordezkaritzak antolatzen dute zinemaldia eta bost urtetan harrera aparta izan du. Bihar eta igandean Arantxa Lazkano zuzendariaren 'Urte Ilunak' filma izango da ikusgai Unibertsitateko zine aretoan. Etzi eta larunbatean, aldiz, Kimuak 2005 katalogoko euskal laburmetraien emanaldiak egingo dituzte.
Txileko Unibertsitate Katolikoko Centro de Extensión aretoko pantailan ikusi ahal izango dira asteburu honetan V. Euskal Zinema Zikloko azken emanaldiak. Unibertsitateak eta Euskadiko Ordezkaritzak antolatzen duten ziklo hau Santiagoko abuztuko hitzordu klasiko bat bihurtu da eta aurtengoan ere harrera ona izan ohi du ikusleen artean. Programazioak euskal zinemako lan berriak biltzen ditu, hala nola aurreko hamarkadetako film klasiko eta esanguratsuak.

Zikloa sartua dago aste honetan dagoeneko bere azkeneko txanpan. Honela, gaur osteguna 'Urte Ilunak ' luzemetraia eskainiko da. Arantxa Lazkanok zuzendu zuen film hau 1992an eta Mikel Albisu, Ramón Barea, Txema Blasco eta Barbara Goenaga dira antzezleak. Luzemetraiak Itziar izeneko neskatila baten haurtzaroa kontatzen du, 36ko guda eta Guda Mundialaren ondorengo urte latzetan. Kaleko eta eskolako giro gogorrari aurre eginez, kalea eta lagunen munduan babesa topatzen du protagonistak. Igandean, filmearen emanaldi berri bat egingo dute. Bihar eta larunbatean, berriz, Kimuak 2005ko euskal laburmetraia sorta izango da ikusgai.

Lau emanaldi hauekin itxiko da abuztuaren 22an hasi zen aurtengozikloa. Egunotan Unibertsitateko zinema aretoan ikusgai izan diren filmen artean honokoak egon dira: "Ama Lur" (1968), Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquertek zuzendua; "Zeru Horiek" (2006), Aitzpea Goenagak Bernardo Atxagaren eleberrian oinarrituta egindako luzemetraia; "Kutsidazu Bidea Ixabel" (2005), Fernando Bernues eta Mireia Gabilondorena; "Alsasua 1936" (1994), Helena Tabernak zuzendua eta "La leyenda de un hombre malo" (1994), Myriam Ballesterosen lana.


Lotura interesgarriak

Euskadiko Ordezkaritza Txilen
www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net

Txileko ordezkari berriak Valparaísoko euskal etxea bisitatu zuen
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 30an

Iazko Euskal Zinema Zikloa Txileko Santiagon
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko abuztuaren 23an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia