euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko Santiagoko Universidad Católica-n euskara ikasteko izena ematea zabalik; klaseak irailaren 3an hasiko dira

2019/08/16

Euskara klaseak Txileko Pontificia Universidad Católican
Euskara klaseak Txileko Pontificia Universidad Católican

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzak jakinarazi digu irekita dagoela Txileko Pontificia Universidad Católica-ko euskara ikastaroan izena emateko epea (ikus hemen). Datorren ikastaro hau irailaren 3an hasi eta abenduaren 12raino luzatuko da, eta asteartero izango da, 18:30etatik 19:50etara. Epe honetan hizkuntzaren oinarrizko ezagutzak eskuratu ahal izango dituzte ikasleek, Europako Hizkuntzen Markoaren A1.1 maila, alegia.

Txileko Pontificia Universidad Católica-ko euskara ikastaroa Letra Fakultateko hizkuntzen eskaintzako parte da, eta publiko orokorrari zein baita Unibertsitateko ikasle, graduatu, irakasle, enplegatu eta Unibertsitateko langileen senideei ere dago zuzenduta.

Eskolek Mireia Orbego izango dute irakasle, Euskal Herriko Unibertsitateko Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziadun, hizkuntzen irakaskuntzako master eta Etxepare Institutuak Txileko Unibertsitatean sustatzen duen Euskara Irakurletzaren arduraduna da bera. Informazio gehiago, C-Avila@euskadi.eus helbidera idatziz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia