euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko Santiagoko Unibertsitate Katolikoak euskara ikastaro bat eskainiko du, hiru hilabetekoa, orori zabalduta

2018/07/10

Ikastaroa zabaltze afixa
Ikastaroa zabaltze afixa

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Txileko Pontificia Universidad Católica-ko Letra Fakultateak euskara klaseei irekiko dizkie ateak aurten lehen aldiz. Kurtsoa irailean hasiko da eta hiru hilabetetan hizkuntzaren oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte ikasleek, Europako Hizkuntzen Markoaren A1.1 maila, alegia.

Gaur egun Txileko unibertsitateetan euskara klaseak egon arren, eskola hauek Etxepare Institutuak sustatzen dituen Irakurlegoen baitan garatzen dira eta Unibertsitateko ikasleek baino ezin dute parte hartu. Proposamen berri hau, ordea, komunitate osoari begira dago zuzenduta. Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzako arduradun instituzionala den Carolina Avila Cruzatt-ek EuskalKultura.com-i adierazi dionez, “Oso garrantzitsua da aukera berri hau izatea, euskara, kolektibitatetik kanpo aterako baita eta beste hizkuntzekin batera hizkuntzen irakaskuntza eskaintza osatuko baitu”.

Klaseak EHUko Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziadun, hizkuntzen irakaskuntzako master eta Txileko Unibertsitateako euskara irakurle den Mireia Orbegozo irakaslearen esku egongo dira.

Informazio gehiago eskuratzeko, idatzi chile@euskadi.eus helbidera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia