euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko Santiagoko Euzko Etxeak Bizkaiko gastronomiarekin hasiko ditu mendeurreneko ospakizunak

2012/03/14

Santiagoko Euzko Etxeak Mendeurrena betetzen du aurten (argazkia, Pedro Oyangurenen politesia)
Santiagoko Euzko Etxeak Mendeurrena betetzen du aurten (argazkia, Pedro Oyangurenen politesia)

PUBLIZITATEA

Santiagoko Euzko Etxeak ehun urte beteko ditu aurten eta, Mendeurreneko ospakizunen egitarau ofiziala oraindik aditzera eman ez bada ere, hasi dira jada giroa berotzen. Bihar bertan goi mailako euskal gastronomia dastaketa egingo da euskal etxean, Bizkaiko lau sukaldari ezaguneri esker (bik Michelin izardun jatetxetan egiten dute lan). Ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan antolatua izan da eta berarekin Aldundia egunotan Txilera egiten ari den merkataritza misioari bukaera biribila emango zaio.

Santiago, Txile. Santiagoko Euzko Etxean goi mailako euskal sukaldaritza dastatzeko aukera izango da bihar, Bizkaiko lau sukaldari entzutetsuenei esker. Euskal etxean lanean ariko diren maixuak Beñat Ormaechea (Jauregiberria jatetxea); David Garcia (Martin Berasategui eta Tamesis); Javier Gartzia (Boroa); eta Ricardo Perez (Alhondiga) izango dira. Eurekin batera egongo da Jon Andoni Rementeria sommelier-a eta txakolin dastaketa bat zuzenduko du. Rementeriaren jatetxeak, Remenetxek, 2009ko Best of Wine Tourism saria jaso zuen.

Ekitaldiak "Haritzetik titaniora-Del roble al titanio" izenburua du eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin antolatua izan da. Aldundiaren helburua Bizkaiko gastronomia Txilen ezagutzera ematea izan da eta, hori dela eta, ekitaldira biltzeko gonbitea batera egin diete Euzko Etxeko kideei elkarteko presidente Jose Maria Narvartek eta Bizkaiko Aldun Nagusi Jose Luis Bilbaok.

Aipatu beharra dago astean zehar eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolaturik, lurralde honetako enpresen ordezkaritza batek bisita eta kontaktu egitarau bat ari dela garatzen Txilen, Sustapen ekonomikorako Imanol Pradales diputatua buru duen delegazio instituzional batean. Halatan, Euzko Etxean egingo den ekitaldia bidaiarentzako bukaera biribila izango da.

Dastaketa Euzko Etxea-ko aretoetan egingo da eta jaia girotuz trikitilariak eta Txileko Eusko Abesbatza ariko dira bertan. Horrez gain, elkarteko dantza taldeak ere emanaldia eskainiko du.

-Txileko Santiagoko Euzko Etxearen webgunea
-Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunea



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia