euskal diaspora eta kultura
2010/01/26
PUBLIZITATEA
Santiago, Txile. Abenduaren 16an, asteazkena, Bazkideen Urteroko Biltzar Nagusia egin zen eta bertan aurkeztu zen urteko txostena, bertaratutakoek onartu zezaten, ados egonez gero. Euzko Etxea-ko lehendakariak elkarteak 2009an lortutako emaitzak eta garatutako ekimenak aipatu zituen. Aho batez onartua izango zen bere txostenean Euzko Etxearen adarren ekimenak eman ziren aditzera, "ekimenez ongi hornitutako urte batean". Honela, banan bana aipatu ziren, esaterako, Eusko Abesbatzak, 'Itxaropen Gaztea' dantza taldeak, 'Berriketari' aldizkaria, Euskal Pilota saila, Musa, Euskara eskolak, Etxeko jaiak eta kultur jardunaldiak, tartean kontzertuak, erakusketak eta hitzaldiak.
Zuzendaritza taldearen hauteskundeeki buruz, zeuden José M. Narvarte, Juan C. Lago, Pedro Oyanguren, Jorge Oyarzún, Andoni Torrontegui B., Ignacio Bastarrica, eta Juan Mendibururi, 2010erako Andoni Torrontegui M. eta Francisco Otondo gehitu zitzaizkien, Malen Letamendi eta Iñaki Esnalen ordea hartuz.
Gabon kontzertua
Abenduaren 18an, ostirala, Euzko Etxea-ko Ramon Muguruza saretoan Eguberri kontzertu bat egin zen, Los Huasos Hidalgos folklore talde txiletarraren eskutik. Laukotearen lanaren osagarri, 'Itxaropen Gaztea' dantzari taldea ere aritu zen, euskal dantza eta musika ikuskizun bat eskainiz. Kantari talde txiletarrak gabon kanta txiletar ederrak eskaini zituen, horietarik ezagunenak publikoa ere laguntzaile. Amaiera aldean, artistek 'Gabon gaua' klasikoa kantatzera gonbidatu zuten publikoa.
Euskal dantzarien partaidetzari dagokionez, kandela piztuak eskuetan sartu zen agertokira eta Los Huesos Hidalgosek zabaldu zuten bake agiantzarekin bat eginik oso momentu berezia sortu zen "geure bihotzak hurbil zen Gabon gauerako egokituz", Berriketariren esanetan. Gaua Eusko Etxeako Zuzendaritzak eskainitako ohorezko ardo bat hartuz eta topa eginez bukatu zen.
Euso Abesbatza
Euzko Etxea-ko gizon abesbatzak Eguberri giroak markatutako hiru meza kantatuz bukatu zuen urtea. Honela, abenduaren 8an, Sortzez Garbiaren egunean, koralak 'Limpia Concepción' Monastegiko lekaimeen omenezko mezan kantatu zuen. Eliza honetan kantatzen du koralak urtean zehar igandetan 11etako mezan. Egun berezi honetan, abesbatzako kideak, klaustroan sartu eta lekaimeak bisitatu zituzten meza ondoren, solas arteko une goxoa sortuz.
Abenduaren 20 eta 27an, igandeak, Eusko Abesbatzak Eguberriari lotutako kantak kantatu zituen ohiko mezan, bertaratutako parrokianoen esku-zarta artean. Honela bukatu dute "oso urte aktiboa" izan den hau, hunkigarria eta satisfazio handiak ere ekarri dituena, kantu taldeak bidaia egin baitzuen Euskal Herrira, sortu zela 70 urte joan izana ospatzeko, laburbiltzen du Berriketarik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus