euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko Santiagoko euskaldunek 'Mikel Deuna' ospatuko dute igandean San Cristobal Muinoko Euzko Enparantzan

2010/10/01

Iazko 'Mikel Deuna' ekitaldia, Itxaropen Gazteako dantzariak fandangoa dantzatzen (argazkia Berriketari)
Iazko 'Mikel Deuna' ekitaldia, Itxaropen Gazteako dantzariak fandangoa dantzatzen (argazkia Berriketari)

PUBLIZITATEA

Munduko beste hainbat euskal etxeekin bat eginez, Txileko Santiagoko Euzko Etxeak ere San Migel edo hemen 'Mikel Deuna' gisa ezagutua den Euskal Herriko zaindariaren festa ospatuko du aste honetan. Euskal egutegietan festa egun tradizionala den hau, bertan ohikoa den gisan ospatu ere: meza entzunez San Cristobal Muinoko Euzko Enparantza ondoko kaperan eta ondoren euskal kantu eta dantzaz jantzitako ekitaldi bat eginez bertan dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean eta ondoko zabalgunean.

Santiago, Txile. Euskal Herriko jai tradizionala da San Migel Euskal Herriaren zaindaria, Txilen aspaldidanik 'Mikel Deuna' izenarekin ezaguna dena, festa handienetako bat bertan, seguruenik tradizionalena Iñaki Deuna eta Aberri Egunarekin batera. Berez irailaren 29an bada ere, aurten bezala asteguna tokatzen bada ospakizuna igandera pasatzen da, Santiagon egin duten bezala, egun horretan eginez San Cristobal Muinoko elkarretaratze eta ekitaldia.

Hitzordua, beraz, datorren igandean, urriaren 3an izango da aurten, Muinoko Euzko Enparantzaren ondoko kaperan meza entzunez eguerdian, Euzko Abesbatza meza edertzaile, ondoren abesbatzak berak eta Euzko Etxeko 'Itxaropen Gaztea' dantza taldekoek emanaldia eskiniko dutelarik bertan, inguruan Euskal Herriko zazpi probintzietako armarriak dauzkan Gernikako Arbolaren kimuaren ondoan eta ondoko zabalgunean.

Ekitaldia bukatuta, herri bazkaria Vicuña Mackennan da, Euzko Etxearen egoitzan, hortik aurrera, festa giroan, kantuak, eta orkestratxo batek lagundutako dantzaldia izango direla.

Euzko Etxetik dei berezia egin zaie bazkide, lagun eta parte hartu nahi duten guztiei ekitaldiotara ager daitezen, eta "zapia lepoan eta txapela buruan" egin dezaten, egunari eman nahi zaion marka eman ahal izateko, lagunarteko eta familia giroa nagusi.

-Txileko Santiagoko Euzko Etxea: www.euzkoetxeachile.cl



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia