euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko 'Nueva Bilbao de Gardoqui'

2008/01/01

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com. Santiago Oñederra kapitainaren lanari esker 1794an sortu zen Txilen Nueva Bilbao de Gardoqui herria: bertako aurreneko bizilagunak bizkaitarrak izanik, Nueva Bilbao eman zitzaion izena, eta de Gardoqui erantsi Diego de Gardoqui Arriquibar-en ohorez, bilbotarra bera, eta Madrilgo Gortean ministro izanagatik zein AEBetan enbaxadore egin zuen lanagatik ezaguna. 1828an Txileko Konstituzioa onetsi zenean, Constitución hartu zuen izen berritzat Nueva Bilbaok. Bere sorreraren lekuko, Bilbo ahizpa zaharraren armarri bera gorde du herri txiletarrak.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia