euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko nekazari gazteak Euskal Herriko eskoletan trebatzeko bekak eskatzeko epea hilaren 15an itxiko da

2007/06/08

Gazte ardogileek trebakuntza programa honetan parte hartu ahal izango dute (argazkia INDAP)
Gazte ardogileek trebakuntza programa honetan parte hartu ahal izango dute (argazkia INDAP)

PUBLIZITATEA

Txileko hogeita hamar nekazari gaztek Euskal Herrira etorri eta bertan trebatzeko aukera izango dute, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailak eta Txileko Nekazaritza Ministeritzak sinatutako hitzarmen bati esker. Ikasketa-beka hauek 6 eta 9 hilabeteetako iraupena izango dute, ikasle bakoitzaren lan arloaren arabera. Ekimena ardi-aziendan, ardogintzan edo negutegietako landaketan aritzen diren gazteei zuzendua dago eta Euskal Herrirainoko bidaia, egonaldia eta ikastaroa bera ordaintzen ditu.
Txileko nekazari gazte talde batek landatze produkzio teknika berriak ikasi ahal izango ditu Euskal Herrian, Eusko Jaurlaritzako Nezakaritza Sailak eta Txileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Garapenerako Institutuak (INDAP) bultzatzen duten hitzarmen honi esker. Ekimenaren helburua nekazari gazteen ezagutza praktiko eta teorikoak hobetzea da, Txilera bueltatzerakoan euren lantokietan erabil ditzaten, INDAPeko arduradunek adierazi dutenez.

Ikasketa programa 18 eta 35 urte bitarteko nekazari gazteei zuzendua dago. Nekazariok ardogintza, negutegi landaketa edo ardi-aziendako ekimen bateko profesionalak behar dute izan. Bekek 6 eta 9 hilabeteetako iraupena izango dute eta Euskal Herriko eskola batean beteko dira. 'Gazte bakoitzaren arloaren arabera eskola desberdinetara bidaliko ditugu: Fraisoro, Derio, Arkaute...', azaldu dio BasqueHeritage.com-i Anuska Ezkurrak, ItsasMendikoi erakundeko komunikazio arduradunak. ItsasMendikoi bekak kudeatuko dituen erakundea da.

Dirulaguntza garrantzitsua

Beken dirulaguntzak ikastaroa, bidaia eta egonaldia ordaintzen ditu eta ikasleen gastu pertsonalen %90a. Programan parte hartu nahi dutenek izena ekainaren 15a baino lehenago eman behar dute, INDAPen. Hautatuak izateko prozesuaren barruan ikasleek trebakuntza ikastaro bat egin beharko dute Txilen, ekainaren 22tik 29ra.


Lotura interesgarriak

ItsasMendikoi euskal agentzia
www.mendikoi.net

Fundación Chile
www.fundacionchile.cl


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia