euskal diaspora eta kultura
2009/12/18
PUBLIZITATEA
Santiago, Txile. Txileko Dantza Taldearen urteurreneko eta San Frantzisko Xabier eguneko ospakizunak goizeko hamaika t'erdietan hasi ziren, José Goyena apaizak Estadio Españoleko elizan burutu zuen ohiko mezarekin. Bere sermoian, santu nafarrak munduan egin zuen lan gogorra eredugarria dela aldarrikatu zuen, apaiz izateko bokazio falta nabaritzen den gaurko egunetan, gogoratu zuenez.
[José Goyenak gidatutako meza Estadio Españoleko elizan]
[Meza ostean, Nafar Etxeko Musika taldeak dantzariekin batera eskaini zuen emanaldia]
"Familiek duten hoberena, beraien seme-alabak, Jainkoari entregatu beharko liekete", esan zuen Tafallako apaizak, Nafarroan garatu den espiritualtasun indartsua aipaturik. Izan ere, Misiolari Domingotarren Kongregazioa sortu zuen emakumea Benedikto XVI.ak beatifikatu zuen lehenengo pertsona izan zela esan zuen pater tafallarrak.
Mezatik ateratzean, Musika eta Dantza taldeek emanaldia eskaini zuten 5 urte hauek ospatzeko, dantzariekin batera hezur-haragizko musikariak jardun zirela. Juana María Diharasarri Nafar Etxeko lehendakariak bost urte hauetan egindako lana eskertu zien taldekideei.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus