euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko Euzko Etxea elkarteko Euskal Abesbatzak Santiagoko Katedralean eman zuen kontzertua

2011/01/17

Abesbatza Santiagoko Katedralean eskaini zuen kontzertuaren une batean (argazkia Berriketari)
Abesbatza Santiagoko Katedralean eskaini zuen kontzertuaren une batean (argazkia Berriketari)

PUBLIZITATEA

Txileko Santiagon argitaratzen den Berriketari buletin digitalak Santiagoko Euzko Etxearen azken ekimenen berri dakar azken zenbakian, abendukoan. Urtearen hondarrean oso aktibo aritu zen, adibidez, elkarteko Euskal Abesbatza, besteak beste, Santiagoko Katedralean egin ohi den Gabonetako kontzertuan parte hartuz. Horrez gain, Itxaropen Gaztea dantza taldeak erakustaldia eskaini zuen Auco-ko santutegian eta Euskararen Eguneko ospakizunak euskal etxean gazte jende ugari bildu omen zuten, "Euskara ahoan, zer buruan?" lelopean.

Santiago, Txile. Txileko Euzko Etxeak hainbat jarduera egin zituen joan den abenduan, eta ohi bezala Berriketari albistari digitalak zabaldu ditu lau haizetara, bere lagun eta bazkideen artean eta Txileko euskal berriak eskuratu nahi diztuzten (doan da) jendeen artean oro har. Ekimenen baitan, aipagarria da, adibidez, elkarteko Euskal Abesbatzak abenduaren 25ean Santiagoko Katedralean eman zuen kontzertua. Koruari esker Euskal Herriko gabon kantek ere izan zuten lekua ekitaldi honetan. 

Santiago Coro vasco

[Fernando Parada, abesbatzeko kidea, 'Hator hator, mutil etxera' kanta ezaguna abesten Santiagoko Katedralean (argazkia Berriketari)]

Abesbatzak beste ekimen batzuk garatu egin zituen hilean zehar, hala nola, Ama Kaputxinoen Komentuko Elizan eman zuten kontzertua (abenduaren 8an) edo Violeta Parra de la Pintana eskolan egin zuten gizarte ekintza: ikasle onenei datorren ikasturterako materiala oparitzea. 

Abesbatza bera eta Itxaropen Gaztea dantza taldea izan ziren elkarteko beste ekimen bateko protagonista: Auco herrira egin zen bazkide osteratxoan emanaldia eskaini zuten Auco-ko Santa Teresita-ren santutegian. Koruak mezan kantatu zuen eta elizaren kanpoaldean dantza taldeak emanaldi bikaina eskaini zuen.

Santiago Itxaropen Gazte

[Itxaropen Gaztea dantza taldeko kideak Auco-ko santutegiaren elizpean dantzari (argazkia Berriketari)]

Euzko Etxean egin diren bestelako ekimenen artean, aipagarriak dira abenduan ere egindako Euskararen Eguneko jaia, gazte ugari bildu zituena, eta 'Nueva Filarmonía' orkestraren kontzertua, Cristian Errandonea euskal-txiletarraren gidaritzapean. Berriketari aldizkariaren harpidedun egiteko edo bertako arduradunekin harremanetan jartzeko, bidali e-maila berriketari@gmail.com helbidera.

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia