euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Santiagoko Euzko Etxeak 'Berriketari' aldizkari digitala sortu du Txileko euskal komunitatearen berri emateko

2008/06/25

1961. urteko argazkia Euzko Etxeako zenbait kide bertan direlarik (argazkia Txileko Euzko Etxea)
1961. urteko argazkia Euzko Etxeako zenbait kide bertan direlarik (argazkia Txileko Euzko Etxea)

PUBLIZITATEA

'Berriketari' aldizkari digital berria Txileko euskal komunitatearen arteko arteko harremana estutu eta Euzko Etxeak egiten dituen jarduerei buruz informatzeko helburuarekin sortu da, arduradunek azaltzen dutenez. Argitalpenaren lehen zenbakiak atal eta artikulu ugari dakartza, horien artean 'Oroimenaren Txokoa' izenekoa. Bertan irakurleek eta elkarteko lagunek antzinako argazkiak bidal ditzakete, 'aspaldiko garaiak gogoratzeko'. Buletinak Euskal Etxeko beste zenbait jardueren berri ematen du, besteak beste, Aberri Egunaren ospakizuna eta pilota eta mus txapelketei buruzko informazioa.

Santiago, Txile. Euzko Etxeak jarduera ugari egiten ditu urtean zehar Txileko hiriburuan eta bazkide eta publiko aldetik erantzun ona izan ohi du. Hala ere 'Berriketari' aldizkari digitalarekin oihartzun horren efektu biderkatzailea lortu nahi dute Euskal Etxeko arduradunek. Helburu horrekin, argitalpenak elkartearen jardueren berri eman eta bertako euskal komunitateari buruz aditzera emango du. Lehenengo zenbaki honetan, adibidez, agurra egin ostean, euskal-txiletar hiritarren urtebetetzeen, jaiotzen eta ezkontza urteurrenen berri ematen du.

'Berriketari'-ren lehen alean Euskal Etxekop jarduerek tarte nabarmena dute, besteak beste, Aberri Egunaren ospakizuna eta Txileko folklore jaialdirik garrantzitsuena den Olmueko Huaso Jaialdiaren XXXIX. edizioa. Euzko Etxearekin harreman estua duen 'Los Huasos Hidalgos' taldeak  txapelketaren hirugarren postua lortu zuen eta 'Pasión, cielo y cordillera' kantarekin saria jaso zuten.

Aspaldiko garaiak gogoratuz

Euskal Abesbatza, mus txapelketa eta euskal pilotak ere euren tartea dute argitalpen digitalaren lehen zenbakian. Beste atal batek Euskal Etxera bazkidetu berri diren lagunen izen-abizenen berri ematen du eta 'Aprendiendo euzkera' txokoan euskarazko hitzen gaztelerazko itzulpena eskaintzen da. 'Oroimenaren Txokoa' atalean, akldizkariko arduradunek irakurleei aspaldiko argazki zaharrak bidaltzeko gonbitea egiten diete, elkartearen historia eta garai zaharrak gogoratzeko. Ataleko lehen argazkia 1961. urteko irudi bat da, Euskal Etxearen pasealekuan ateratakoa, eta bertan Ramon Muguruza, Ignacio Bastarrica (Euzko Etxeako zuzendaria) eta bere semeak, Francisco Domingo eta bere alabak, Belzo ahizpak eta Antonio Andres agertzen dira.

'Berriketari' aldizkari digitala eskuratzeko:

Karin Alvarado Salas
Idazkaritza
Txileko Euzko Etxea
secretaria@euzkoetxeachile.cl
Telefonoa: 222 31 73
Fax-a: 635 45 55
Vicuña Mackenna 547
Santiago


Lotura interesgarriak

Txileko Euzko Etxea
www.euzkoetxeachile.cl



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia