euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Viñako Eusko Etxeak jasoko ditu 'Euskara Munduan' barnetegiko partaideak uztailaren 16tik 24ra

2010/07/12

Iazko neguko barnetegian parte hartu zuten irakasle eta ikasleak (argazkia EuskalKultura.com)
Iazko neguko barnetegian parte hartu zuten irakasle eta ikasleak (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Oraingoan Txilen. Duela hogei urte Argentinako eta Euskal Herriko lagun ekimentsu batzuk 'Argentinan Euskaraz' programaren oinarriak ezarri zituzten. Ziur aski, hasiera hartan inork ez zuen pentsatu proiektu horren bidez makina bat ikaslek ikasiko zutenik euskara Argentinan, ezta sortzen ari ziren esperientzia hura beste herrialde batzuetan euskara irakasteko eredu bihurtuko zenik ere. Baina hogei urte joan dira eta ez soilik Argentinan, Diaspora osoan ere euskara ikasteko irrika zabalduz joan da doaike. Eta HABEk (helduak euskalduntzeko institutua) egoerak eskatzen zuen ahaleginari eusten asmatu du, giza baliabideak eta diru-laguntzak ipiniz urtero proiektuarekin segitu ahal izateko. Aste honetan Hego Ameriketako euskara irakasleei zuzenduta dagoen 'Euskara Munduan' barnetegia hasiko da Viña del Mar-en. Aurrenekoz gauzatuko da Txilen ikastaro trinko hau eta antolatzaileak prest daude Argentina, Brasil, Kolonbia, Peru, Uruguai eta Txileko ikasleak jasotzeko.

Viña del Mar, Txile. 'Euskara Munduan' programako neguko barnetegia datorren ostiralean hasiko da Viña del Mar-en, bertako koordinatzaile Txileko Bosgarren Erregioko Eusko Etxea izango dela. Duela bi urte eta ikastaroaren antolakuntza deszentralizatzeko asmoarekin, ordura arte soilik  Argentinan egiten ziren ikastaro trinko hauek herrialde honetako mugak gainditu zituzten eta lehenengoz irakasle eta ikasleak Uruguaiko hiriburuan bildu ziren. Esperientzia arrakastatsu honen ondoren, orain Txileren txanda heldu da.

Uztailaren 16tik 24ra Argentina, Brasil, Kolonbia, Peru, Uruguai eta Txileko hogeita bat ikasle elkartuko dira Andeen magalean dagoen hirian, 2010ko martxo eta uztaila artean landutako unitateen mintza praktika egiteko asmoarekin. Eskolak emateko erantzukizuna, Euskal Herritik etorritako Errukiñe Olaziregi irakaslearena izango da, batetik, eta Gabriel Arce irakasle argentinarrarena, bestetik, eta ikastaro osoaren ardura, FEVA Gabriela Mendia eta HABEko Jose Francisco Zinkunegiren esku egongo da.

Lan egiteko materialari dagokionez, onlineko ikastaroaren edukien mintza ariketak A eta A/B mailakoak izango dira, Maizpideko Jon Urdangarin tutoreak sortuak. Viñako O'Higgins Hotel-a izango da barnetegiaren egoitza, bertan egiten baititu Viña-Valparaisoko Eusko Etxeak bere bilera eta ekitaldi publikoetako batzuk.

Lotura interesgarriak

Viña-Valparaisoko Eusko Etxea
www.euskoetxea.cl

HABE erakundea
www.habe.org

FEVA
www.fevaonline.org.ar

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia