Iragan irailaren 9an "Txileko Euskal Gizataldea" euskal etxeak Arantzazuko Amaren eguna ospatu zuen, Euskal Abesbatzaren partehartzea izan zuen meza elizkizun batekin. Horrez gain, aipatu elkarteak 9 urte bete dituela aurten, eta ekainaren bukaera aldera urteurrena ospatzeko dantza erakustaldia eskaini zutela elkarteko dantzariek.
Santiago, Txile. "Colectividad Vasca de Chile"- Txileko Euskal Gizataldea euskal etxeak hitzordua izan zuen iragan irailaren 9an, Arantzazuko Amaren Eguna ospatzeko. Elkarteak parte hartu zuen Santiagoko Covadongako Amaren Kaperan egin zen mezan, eta euskal etxeko koruak zenbait euskal abesti kantatu zituen elizkizunean.
Leku horretan bertan ospatu zuen ere elkarteak bere 9. urteurrena, ekainaren hondarrean egin zen ekitaldi batekin. Orduan, euskal etxeko dantza taldea izan zen protagonista, eta dantzariek erakustaldi ederra eskaini zuten kapera aurreko plazan, ikusleen txalo eta animo artean, elkarteko lehendakari Rossana Arzak EuskalKultura.com-i agertu dionez.
Elkarteari buruzko informazio gehiago --eta ospakizunetako argazkiak-- bere Facebook orrian, hemen.