Santiago, Txile. Atzo igandea maiatzaren 22tik hasi eta datorren larunbat maiatzaren 28raino Euskal Aste bat antolatu du Santiagon 'Txileko Euskal Gizataldea' Euskal Etxeak aurten betetzen ari den bere 15. urteurrenarekin bat eginez. Ekitaldiak elkarteko Euskal Abesbatzak kantatutako meza izan zuen atzo abiapuntu eta helduden larunbatean egingo duten pilota erakustaldi batekin amaituko da. Saio guztiak Las Condesen, Estadio Espainiarrak dauzkan instalazioetan gauzatuko dira.
Hau da programa:
Maiatzak 22, igandea
Euskal Abesbatzak abestutako meza
Espainiar Estadioko Kapera, 11:00etan
Maiatzak 24, asteartea
Txileko Euskal Gizataldearen 15 urteak erakusketa
El Greco Aretoa, 19:00etan
Maiatzak 25, asteazkena
Euskal kirolei buruzko dokumentala eta hitzaldia
Cervantes Aretoa, 19:00etan
Maiatzak 26, osteguna
Euskal Gizataldearen Lehenengo Mus Txapelketa
Aretoko Jokoen Aretoa, 17: 30ean
Maiatzak 27, ostirala
IX. Koru Topaketa
Espainiako Erregeen Aretoa, 19:30etan
Maiatzak 28, larunbata
Frontoi Erakusketa
Estadio Espainiarreko kantxa, 12:00etan