euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko euskal Diasporatik kanpaina hasi dute Constitucion edo Nueva Bilbao de Gardoqui-ko kaltetuen alde

2010/03/17

Constitucion herriko irudia eta bertako bi kale, euskal izendunak, hemen askorekin gertatu legez, lurrikararen aurretik (argazkia EuskalKultura.com)
Constitucion herriko irudia eta bertako bi kale, euskal izendunak, hemen askorekin gertatu legez, lurrikararen aurretik (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Txiletik abiatu da ekimena, bertako euskal Diasporatik bultzatua, herrialdea astindu duen lurrikara handiak kaltetutakoei laguntzeko, eta laguntza hori, Euskal Herriaren kasuan, euskaldunekin eta euskal historiarekin lotura zuzena duen Constitucion herriarengana bideratzeko eskatuz, kaltetuenetakoa izan den eta hildakoetako asko jasan dituen herri hau, XVIII. mende amaieran euskal ekimen bati esker eraikia izan bazen, egun, beste euskal ekimen batek lagun dezakeelakoan. Euskal diasporako kide aktiboa den Claudio Echeverria de la Barra abokatu euskal-txiletarrak egin du deia, Facebook-en orria zabalduz, eta euskal indarrak Constitucion-eko biztanleen alde biltzeko galdeginez

Talca, Chile. Constitucion hiriaren historia errepasatu ondoren, eta euskaldun batek, Santiago Oñederra y Alvizu kapitainak, XVIII. mende hondarrean Maule ibaiaren itsasoratze puntuan Nueva Bilbao e Gardoqui izenarekin sortutako hiria dela gogoratu ondoren, Claudio Echeverria de la Barrak egitate edo estakuru hau elkartasun biltzaile izan daitekeela pentsatu eta lurrikarak eta ondoko tsunamiak desegin eta birrindu zuten herri eta eremu honetako kaltetuen alde lan egitera deitzen du.

Euskal-txiletar gisa gaiak sentiberatua, Echeverriak deia luzatzen die "euskaldun guztiei orrialde honetatik egiten zaien gonbidapena onartu, eta era aktiboan bat egin dezaten Nueva Bilbao de Gardoquiren birreraiketanan, eta laguntza horretan Nafarroako eta Euskadiko gobernuen, eta Iparraldeko agintarien partaidetza lor dezaten".

Gonbitea bolondresen euskal elkarteei ere zuzentzen die, euskal-txiletar komunitatearekin indarrak bil ditzaten. "Santiago eta Valparaisoko Eusko Etxeetako zuzendariak ere ahalegin amakomun honetara bil daitezen nahi dugu eta hori eskatuz idatzi diegu, euskal etxe horietarik proposa diezaieten euskal agintariei euskal erakundeen laguntza Constitucion-era bideratua izan dadin".

Facebook-eko tokia joan den astelehenan zabaldu da, eta bi egun bete gabe dituela 120 lagun lortu ditu, horietako asko Euskal Herrikoak eta euskal diasporakoak, tartean Txileko euskal komunitateko kide ezagunak eta, besteak beste, euskal etxeren bat ere.

-Facebook: http://www.facebook.com/event.php?eid=372080918745



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia