euskal diaspora eta kultura
2010/07/26
PUBLIZITATEA
Santiago, Txile. Maria Angelica Carrasco eta Ignacio Bastarrica senar-emazteek egiten duten Santiagoko Berriketari albistariak bere azkeneko alean biltzen duenez, hiriburu txiletarreko Euzko Etxearen aterpean bizi den Euskal Abesbatzak joan den uztailaren 4ean bisitatu zuen Nazareteko Andra Mariaren kapera eta meza kantatu eta eskaini zion Balendin Berriotxoari.
Taldea urtero hurreratzen da komunitate honetara eta hamaiketako moduko bat eskaintzen die bertaratzen direnei. Aurtengoan, korukideekin batera, Santiagoko Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kide batzuk ere inguratu ziren et baita euskal elkarteko 'Itxaropen Gaztea' dantza taldeko bi dantzari ere, azken hauek Aurreskua dantzatu zutelarik bildutako jendearen aurrean.
Eguneko pasadizo berezia Euskal Abesbatzak kaperari egindako opari baten inguruan etorri zen, taldea 2009an Euskal Herrian bisitari eta kantari ibili zenean besteak beste Balendin Berriotxoaren gorpuzkinak dauden Elorrioko Basilika bisitatu baitzuen eta bertatik ekarritako santuaren bizitzari buruzko liburu baten doaitza egin zion kaperari.
Balendin Berriotxoa lehenengo santu bizkaitarra da, martiria, Vietnam-go Tonkinen, misiolari zebilela harrapatu eta hil baitzuten fede katolikoa eta ohitura atzerritarrak bertan zabal ez zitezen nahi ez zuten bertakoek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus