Urtetan --orain bete dituen 75etan-- izan da eta segitzen du izaten euskaldunen eta euskal kulturaren enbaxadari Txilen urtean zehar egiten diren hainbat kultura ekitaldi euskaldun eta ez euskaldunetan. Gizonezko ahotsek osatzen dute eta gaur egun ez du apenas Euskal Herrian jaiotakorik, euskal jatorriko txiletarrak baizik eta euskal musika eta kulturazale diren lagunak, Patricio Aburto zuzendari. Datozen lerroak Santiakoko 'Berriketari' euskal albistegiaren azkeneko aletik laburbildu ditugu.
Berriketari/Txileko Santiago. Txileko Euzko Etxeko Euskal Abesbatzak 75 urteko ibilbide artistikoa osatu berria du irailaren 3an, data horretan ospatzen baita Winnipeg baporeontziaren iristea Valparaisora (1939).
Batzuentzat istorioa lehenago hasi zen, Santiago. n Euskal Orfeoia sortu zenean, Jose Salazar sortzaile eta zuzendari. Aipatu ontzian eta Europatik honaterako bidean talde artistiko bat sortu zen, Espainiako gerra zibileko batailioi Alpinoko kideekin nabarmentzen hgasia zena. Taldea osatu eta zuzendu zuen Ramon Muguruza hernaniarrak eta Txileko Valparaisora iritsitakoan emmigrante gisa, musika talde gisa lehorretau ziren. Bi taldeek Santiagon bat egiterakoan ikusi zuen argia Txileko Santiagoko Euskal Abesbatzak.
Joan den irailaren 7an, igandea, taldeak Euzko Etxeko ohiko Txokoan ospatu zituen bere 75 urteak. Ibilbide honetan Txileko agertoki garrantzitsuenetan kantuz aritzea ahalbideratu du, gizarte zein kultura arlokoak, herrialdean barrena. Duela bost urte, bidaia eder bat egin zuen Euskal Herrira, urte askotako ametsa egia bilakatuz eta herrialde osoa ibiliz.
Euskal Herrian jaiotako kantariren bat oraindik partaide eta kideen artean laugarren belaunaldi arteko euskal-txiletarrak kide txiletarrekin nahasirik, taldea zalantzarik gabe Euskal Herriak Txilen daukan musika-enbaxadaririk esanguratsuenetakoa da.
Taldeko zuzendari, Patricio Aburto Jara, eta lehendakari Ricardo Nocera dira.
-Abesbatzaren bideo eta emanaldiak Youtuben
-Txileko Berriketa albistaria, euskal-txiletar berri emaile