euskal diaspora eta kultura
2014/06/25
PUBLIZITATEA
Santiago, Txile. Colectividad Vasca de Chile elkartea Estadio Español erakundea egoitza duela sortu zen Mapocho ibaiaren hiriburuan eta bere zazpigarren urteurrena bete du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ondorengoen bilgune izaten Txileko Santiagon.
Urteurrena ospatzeko ekitaldian euskal etxearen Euskal Abesbatzak hartu zuen parte eta ondoren elkartearen II. Euskal Pintxo Txapelketa egin zen. Partaide asko izan zituen, txapelketak berak bildu zituen sarrera edo pintxo kopuruari dagokionez, baita inguruan norgehiagoka segitzeko eta mokaduren bat dastatzeko bildu zen jende kopuruari dagokionez ere.
Lehiaketako irabazke Colectividad Vascako bi kide gazte atera ziren, esan nahi baita Aitor Riquelme Hernandez, lehenengo postuan; eta bigarrenean, Alejandra Negrete Arza.
Egunaren balantzea eskatuta, euskal etxeko lehendakari Rossana Arzak elkarteko Euskal Abesbatzaren ekarpena azpimarratu zuen, baita Pintxo Lehiaketaren arrakasta ere. "Pintxo apartak dastatu ditugu eta musika tradizionala, dantzak eta poz handia partekatu dugu, Txileko Colectividad Vascako bazkide eta lagun asko partaide".
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus