euskal diaspora eta kultura
2014/06/10
PUBLIZITATEA
Txileko Santiago. Hiriburu txiletarreko Las Condes komuna edo udalerrian dagoen Estadio Español izeneko erakundearen barne funtzionatzen duen Colectividad Vasca de Chile edo Txileko Euskal Gizataldea euskal etxeak ekainaren lehenean Antofagastara joateko jaso zuen gonbidapenaren berri eman eta bertara elkartearen abesbatzarekin joan zela adierazi digu, baita bere dantza talde eta txistulariekin, "euskal kulturaren aurkezpen arrakastatsua eskaini genuelarik Txile iparraldeko hiri honetan".
Bi aste lehenago, maiatzaren 16an, gauzatu zuen beste ekimen batez ere badihardu Colectividad Vasca de Chile elkarteko Rossana Arza lehendakariak helarazi digun oharrak, hala nola Antonio de Nebrija Liburutegian egin zen 'Voces entrecruzadas' liburuaren aurkezpenaz. 1973tik Euskal Herrian --Bilbo eta Gorlitzen-- bizi izan den Lucy Sepúlveda Velásquez txiletarraren antologia poetikoa da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus