euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txile: Santiagoko Euzko Etxea pixkanaka ari da presentzialki ekimenean sartzen, Amalur jatetxearen terraza, pilota...

2020/10/22

Berriketari buletinak azaltzen duenez, Txileko Santiagoko Euzko Etxeko Amalur jatetxeak ateak zabaldu ditu pandemiaren fase berrian
Berriketari buletinak azaltzen duenez, Txileko Santiagoko Euzko Etxeko Amalur jatetxeak ateak zabaldu ditu pandemiaren fase berrian

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Bere 113. zenbakira iritsi da Txileko 'Berriketari' buletina eta bere zuzendari Ignacio Bastarricak --aldi berean Euzko Etxeko lehendakari denak-- eta honen emazte María Angélica Carrasco Verak, buletineko editore legez, azken bi hilabeteotan euren euskal komunitatean agitu diren gertaera eta ekitaldien laburpena dakargute. Besteak beste, aipatzen dute Covid-19ari dagokionez Santiago hiria 3. etapara pasatu dela iraileko azkeneko egunetan eta horrek ekarri duela Euzko Etxeko ekimenetako batzuk pixkanaka berreskuratzen joatea, hala nola Amalur jatetxea --kanpoan mahaiak ipiniz terraza moduan-- edo pilota, EEan entrenatzen hasi baita Txileko Euskal Pilota selekzioa.

Honekin batera, zenbakiak artikulu edo erreportajeak dakartza 1943-1949 bitarteko Euzkadi aldizkariaz, Alvaro Montes de Oca sinatzaile; Euzko Etxearekin lotura handia duen auzo bereko Augustindar Amen komentuko ama nagusi Margaritaren heriotza aipatu eta azken agurra ematen diote; Palmira Oyangurenek "'Txilena' euskaldunen gauza da" artikulua sinatzen du futbol arloan; beste artikulu batek Euskal Diasporaren Egunaren ospakizun ofiziala Ormaiztegin nola pasatu zen laburtzen du; urtero irailaren 29an ospatu ohi den Euskal Herriko zaindari Mikel Deuna (sic) Txilen nola ospatu izan den ere biltzen da, eta azken artikulua hasierara garamatza, pandemia egoerako fase berrian Euzko Etxea berreskuratzen ari den ekimenen berri emanez..

-Berriketariren 113. alea hemen irakur daiteke



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia