euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txikienak gailendu ziren Argentinako Necochean, bertako Euzko Etxea-k antolatutako Korrikan

2011/05/02

17. Korrika Necocheako Euzko Etxea Euskal Etxean (argazkia EE)
17. Korrika Necocheako Euzko Etxea Euskal Etxean (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Patinez, txirringaz, oinez eta nola ez, korrika, ibili ziren hirian zehar Necocheako euskaltzaleak euskararen aldeko jaia ospatzeko. Korrikaren 17. edizio honetan, Euzko Etxea-ko kideek bat egin zuten Euskal Herriko 'euskalakariekin' eta eskuz esku pasatu zen lekukoaren mezua irakurri zuten ibilaldiaren bukaeran euskal etxearen egoitzaren aurrean. Pazko igandean, berriz, hiriko Dardo Rocha plazan bildu ziren Necocheako euskaldunak, oraingoan Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketa oroitzeko. Hona hemen argazki eta bideoak.

Necochea, Argentina. Adin guztietako lagunek, baina batez ere neska-mutilek osatutako talde polit bat ibili zen pasa den apirilaren 23an Necocheako erdiguneko kaleetatik. Abestuz, dantzatuz, eta Korrikaren 17. edizioaren petoak jantzita, bertako Euzko Etxea-ko kideek erakutsi diote komunitateari Necochean ere maitatu, ikasi eta aritzen dela euskaraz.

17. Korrika Necochean 2011 01

[Necochea-ko Korrikalariak Euzko Etxea-ko atarian (argazkia EE)]

Proposatutako bidea egin ondoren, euskal etxeko egoitzaren aurrean bildu ziren korrikalariak lekukoaren barruan zegoen mezua irakurtzeko.

[Necochea-ko Korrikaren 17. edizioaren bideoa]

Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketa

Garrantzi handiko beste bi data gertatu dira azken egun hauetan Euskal Herrian. Euskal Aste Nazionala antolatuko duen euskal etxean ere egin zen ekitaldi berezi bat Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketa oroitzeko.

[Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren urtemuga ospatu ziren Necochean Pazko Igandean]

Dardo Rocha plazan eta Argentinako bandera eta ikurrinaren aurrean ohorezko Aurreskua dantzatu zuten Euzko Etxea-ko dantzariek, txistuaren laguntzaz. Ondoren, hitz batzuk zuzendu zitzaizkion bildutako jendeari, eta lore sorta bat utzi zen haritzaren kimuaren oinarrian. Euskaldunentzat hain esanguratsuak diren bi efemeride hauen zeremonia bukatzeko, “Gernikako Arbola” abestu zuten gonbidatuek aho batez.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia