euskal diaspora eta kultura
2009/04/28
PUBLIZITATEA
Mexiko Hiria, Mexiko. Txerri-gripe kutsakorraren berri txarra Estatu Batuetatik eta partikularzki Mexikotik heldua da partikularzki. Egoera Mexiko DFn da gogorren. Haur eta ikasleen eskolak suspendituak dira maiatzaren 5era arte, eta jendea aho-estalki batez dabil karriketan. Bertan behera utziak diren ekitaldien artean, urtero maiatzaren lehenean Mexikoko Euskal Etxean ospatzen den 'Baztango Eguna'. Sei urte dira egiten hasi zela eta Mexikoko baztandarren elkarretaratzerik handiena eta kuttunena dela esan daiteke. Euskal Etxea bera ere ateak ixtekotan da prebentzio neurri gisa, kideetako batzuk neurria begi onez ikusi ez badute ere.
Gainerako jatetxeekin batera, Mexiko Hiriburuko zenbait jatetxek ere ateak ixten ikusi dute euren burua. Giroa arraroa da oso, besteak beste honelako egoerak, aho-estalkien irudiak eta hartzen ari diren neurriek ez baitaukate aurrekaririk. Egoera ezezagunak kezka sorrarazi du eta komunikabideetatik iristen diren informazioek jendearen arrengura handitu dute.
Kezka egoerak bere isla hartu du baita ere Mexikoko euskaldunen internet bilgune garrantsutsuena den VascosMexico zerrendan. Lagundu ere ez dute lagundu Euskal Herriko komunikabide askotatik Euskal Etxera, VascosMexico bertara eta orohar euskal komunitateko kideengana kazetariek egiten ari diren deiak eta luzatzen ari diren posta elektroniko mezuek. Gainerako herritarrak bezala, Mexikoko euskaldunak erne daude, berri hobeen zain, agintariek esandako neurriak segitzen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus