euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txapelketa Triangeluarra Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean: Joaquin Taborda eta Fernando Veron txapeldun

2018/06/18

Txapelketa Triangeluarra Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean
Txapelketa Triangeluarra Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Ekainaren 8an, ostirala, barne txapelketa triangeluar baten egoitza izan zen hiriburu argentinarreko Moreno kaleko euskal etxea. Egun bakarreko lehiaketa honetan honako pilotari hauek neurtu ziren: Gonzalo de Durana-Nicolas Berruezo; Joaquin Taborda-Fernando Veron; eta Gaston Valle-Rodrigo Varela. Txapela, ordea, bikote bakarrari eman behar eta Joaquin Tabordak eta Fernando Veronek osatutako bikotearentzat izan zen.

Iparraldeko Euskal Etxetik nabarmendu nahi dute gazteen partaidetza eta erakundeko pilotazaleen atxikimendua eta zaletasun atxikia pilotarekiko.

Aldi berean, baliatzen dute aukera oroitarazteko San Juan festa hurbil dela eta elkarteko Kultura Azpibatzordeak antolaturik, ekainaren 23an 'Sorgin Afaria' egingo dutela eta, beraz, nahi duen oro gonbidatuta dagoela afarian eta ondoko festan parte hartzera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia