euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txapela sagardo argentinarrak urtebete: Elkarrizketa gaur online EuskalKultura.eus-ek ekimeneko buru Xabier Aguirreri

2020/06/26

Solasaldia gaur zuzenean Instagramez iluntzeko 8:00etan, Argentinako orduan; larunateko goizaldeko 1:00etan Euskal Herrian
Solasaldia gaur zuzenean Instagramez iluntzeko 8:00etan, Argentinako orduan; larunateko goizaldeko 1:00etan Euskal Herrian

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Elkarrizketa egingo dio zuzenean intenetez gaur ostirala --ekainaren 26a-- EuskalKultura.eus-eko Sabrina Otegik Xabier Aguirre euskal-argentinarrari, bere lehenengo urtebetea egin berria duen Txapela sagardo-ekimenari buruzko xehetasun gehiago jakin nahian. Gogora dezagun, "euskal errezetaz" egiten hasi zela Txapela, sagardoa egiten Patagonia argentinarrean bertako sagarrekin, Euskal Herriko  moduak jarraituz eta Xabier Aguirre dela ekimen euskal-argentinar honen burua.

Hitzordua Instagram bidez gaur bertan, 20:00etan Argentinako orduan, Euskal Herrian goizeko 1:00a denean.

Saioak elkarrizketa formatoa izango du eta EuskalKultura.eus-en eta Txapelaren kontuetatik segitu ahal izango da.

Zorionak, Txapela!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia