euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Txapela' sagardo argentinarra III. urtebetetzea ospatzen ari, txotxean Argentina osoan: aste honetan Takehiro Ohno-rekin

2022/06/22

Takehiro Ohno sukaldariak menu berezia prestatuko du Txapelaren hirugarren urtebetetzea ospatzeko
Takehiro Ohno sukaldariak menu berezia prestatuko du Txapelaren hirugarren urtebetetzea ospatzeko

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina.Txapela” euskal argentinar sagardo naturalak hiru urte bete ditu eta ekainean zehar ospatuko du Argentinako zenbait jatetxe ezagunekin batera. Aste honetan, Takehiro Ohno sukaldariaren “Oian” jatetxearen txanda da. Jatetxea Buenos Airesko Palermo auzoko Soho Merkatuan dago, munduko hainbat tokitako gourmet kale-janaria eskaintzen duen xarma handiko lekua. Txapelak eta Takehirok antolatutako ekitaldia ostiralean izango da, gaueko 8etatik 11etara, menu eta deskontu bereziekin eta txotxean libre zerbitzatutako sagardoa lagun.

Takehiro sukaldariak bi aukera proposatuko ditu ekitaldi berezi honetan. Lehenengoa, Oian dastatze-menua: txistorra pintxo bat, tomaca pintxo bat (ogia, tomate karamelizatua eta urdaiazpikoa), urdaiazpiko bi kroketa, otarrainxka bat plantxan, tortilla eta piperra ozpinetan ($1850). Bigarrena, marmitakoa, euskal estiloko arrain-erregosia (900 $). Jatetxeko gainerako plater guztiek % 10eko deskontua izango dute gau horretan.

Sagardi-Bairesen, Rosario, Nequén-en eta Cariló-n

“Oian” bosgarren jatetxea da Txapelaren hirugarren urteurreneko ospakizunarekin bat egiten. Euskal sagardoa eta janari ona maite dutenek hilabetea bukatu arteko proposamen esklusibo batzuk baliatu ahal izango dituzte jatetxe hautatu batzuetan, sagardoa “Txapela”ren kontura (botila bat sagardo bi pertsonako).

Honela, Buenos Airesko “Sagardi” jatetxean sagardotegi menua izango da. Rosarioko “Trainera Cocina Vasca” jatetxeak, berriz, hiru urratseko menu berezia pentsatu du, sagardoarekin uztartzeko. Neuquenen, bestalde, Mauricio Couly sukaldariak bost urratseko menu bat prestatuko du La Toscana Jatetxean hileko ostegun guztietan. Eta, azkenean, Cariló-n, urrats-menurik ez dagoen egunetan, Pedro Demuru sukaldariak menu berezi bat eskainiko du, Demuru Jatetxean.

Ezin galduzko aukerak dira Rio Negroko sagarrez egindako benetako euskal sagardo naturala disfrutatzeko. Zorionak Txapelari eta on egin denoi!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia