Donostia-San Sebastian. Aste Santu osteko garai honetan, sare sozialek eta euskal komunikabideek nabarmendu dizkiguten pare bat adibide ekarri nahi izan ditugu artikulu honetara, euskararen presentzia eta balio normalizatua Euskal Herritik kanpo agerrarazten baitizkigute. Euskal Telebistako bi kazetariren bidez datozkigu. Lehenengoan, Nerea Reparazek APnews-entzat ari den Philip Crowther korrespontsalak euskaraz bidalitako kronika bat erakusten digu. Hona twiterra:
Zazpi hizkuntzatan lan egin ohi duen @PhilipinDC kazetariak gaur Ukrainatik euskeraz bidali digu kronika. Bejondeizula! pic.twitter.com/CwNv8Z9uFh
— Nerea Reparaz (@NereaReparaz) April 15, 2022
Eta, bestetik, Ane Irazabalek, Erroman euskal turistak euskaraz errezibitzen dituen tour gidari erromatar baten berri:
Erromara oporretan? Luca Ricci gazte italiarra euskarazko bisitaldi turistikoak antolatzen hasi da. Ikusi eta entzun! pic.twitter.com/EQrgHmaLPn
— Ane Irazabal (@AneIrazabal) July 4, 2021
Hori, bada, bejondeigula!