euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txanda hartzea Mexikoko EEko buruzagitzan: Lourdes Arrecheak lekukoa hartu dio Miguel Larregui-ri

2011/03/01

Mexiko Hiriko Euskal Etxeko orain arteko presidentea, Miguel Larregui, agintaritza-zeinu den euskaldun makila pasatzen Lourdes Arrecheari (argazkia MariCarmen Arrechea-Dina Leku)
Mexiko Hiriko Euskal Etxeko orain arteko presidentea, Miguel Larregui, agintaritza-zeinu den euskaldun makila pasatzen Lourdes Arrecheari (argazkia MariCarmen Arrechea-Dina Leku)

PUBLIZITATEA

Mexikon familia baztandar baten baitan jaioa, Lourdes Arrechea hautatu dute joan den larunbatean Mexiko Hirian bertako Euskal Etxeko lehendakari, bera bezala jatorri baztandarrekoa den Miguel Larreguiren ordea hartuz. Euskal Etxeko Ohiko Biltzar Nagusia urtarrilaren 29erako deitu zen lehenbizikoz, nahiz eta orduan ez zen posible izan buruzagitzarako zerrenda oso bat gauzatzea eta, beraz, bigarren bilkura baterako deia egin zen, joan den larunbaterako, tartean zerrenda bat osatu ahal izango zelakoan. Txikitandik etxeko kide den Lourdes Arrecheak, artista eta margolari gisa ezaguna den emakumeak izendapena eta ondoren hautapena onartu zituen, EEko egungo arduradun nagusia bilakatu arte.

[INFORMAZIOA EGUNERATZEN, BARKATU ERAGOZPENAK]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia