euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Stanford Unibertsitateko ikasleek txalaparta jotzeko aukera izan zuten, proba-tailer bati esker

2012/06/05

Stanfordeko White plazan, Iñaki Lopez de Luzuriaga irakaslea txalaparta jotzera ausartu zen neska bati animoak ematen (argazkia JILL)
Stanfordeko White plazan, Iñaki Lopez de Luzuriaga irakaslea txalaparta jotzera ausartu zen neska bati animoak ematen (argazkia JILL)

PUBLIZITATEA

Kaliforniako Stanford unibertsitate ospetsuko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak hainbat ekitaldi antolatu ditu ikasturtean zehar; hala nola, hitzaldiak, bertso-saioak eta, azkena, txalaparta tailer bat. Iñaki Lopez de Luzuriaga irakurlea, txalapartaria bera, izan da musika lantegian irakasle. Ekimen honekin txalapartaren taupadak unibertsitatearen kanpusaren bihotzera eraman zituen iragan maiatzaren 24ean; bertatik pasatzen ziren ikasle, irakasle zein bisitariei euskal musika tresna berezi hau jotzeko aukera emanez.

Palo Alto, Kalifornia. Txalaparta “taster” izenarekin azaltzen du Iñaki Lopez de Luzuriaga irakurleak Stanfordeko Unibertsitatean egin zuena. Alegia, txalaparta jotzea zer den probatzeko --dastatzeko, ingeles hitzaren arabera-- aukera eman ziela kanpuseko erdigunea den White plazara inguratzen ziren lagunei. Ekimenak jakinmina piztu zuen eta asko ausartu ziren taula gainera igo eta euskal musika tresna zaharra jotzen ahalegintzen.

Izan ere instrumentuak izan du azken asteotan bertatik ez urrun euskal erritmo horiek lantzeko gune berezia, South San Frantziskoko Euskal Etxeak bere egoitza utzi baitu txalaparta ikastaroa egiteko sei astetan zehar, eta bertan ikasle izandako horietako batzuk inguratu ziren baita ere Stanford-era, euren abileziak publikoki saiatu eta txalaparta ezagutarazteko ekitaldian parte hartzeko.

Ekitaldira bildutako ikasle eta diskide taldeaz gain, jakin-minez inguratutako gazte eta ez hain gazteek probatu ahal izan zuten euskal instrumentua; bide batez, txalapartaren eta euskal kulturaren berri ere eskaini zen ahoz zein foiletoen bidez, azaldu du Lopez de Luzuriagak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia