euskal diaspora eta kultura
2011/09/23
PUBLIZITATEA
Frankfurt, Alemania. Goethe Unibertsitateko Euskal Ikaskuntzen Etxeak jaia egingo du bihar ikasturte berriaren hasiera ospatzeko eta ongi etorria egiteko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzaren ardura hartuko duen irakasle berriari. Aldi berean, elkarteak azken sei urteetan irakasle izan denari omenaldia egingo dio.
Bi irakasleekin batera, txalapartaren soinuak izango dira eguneko izarrak. Horretarako, Euskal Ikaskuntza Zentroak Komando Triki izeneko taldea ekarri du hirira. Ekimena Edurne Gonzalez, Laurita Siles eta Txoni Manoli artistek sustatzen duten egitasmoa da. 2009 urtean sortu zen ideia Beijing-en, Txinako bizikleta tipiko bat eta txalaparta uztartuz. Harrez gero, 'Txalamobila' Euskal Herriko herri askotan izan da, beti ere, jendeari euskal musika tresna zahar hau jotzeko gonbitea eginez.
Bihar 'Txalamobila' Eduardo Chillidaren 'Goethe-n Etxea' eskulturan eta Frankfurteko kaleetan egongo da eta alemaniarrei jotzeko gonbitea egingo diete euskaldunek. Aldi berean, www.radiox.de izeneko irratian entzungai izango da Euskal Ikaskuntzen Etxeko ikasleek egiten duten irratsaio euskal-alemaniarra. Saioa mundu osoan entzun ahal izango da ere, Livestream bidez.
Horrez gain, euskal elkarteko arduradunek iragarri dutenez, aurten ere zenbait ekimen ari dira prestatzen Frankfurteko Liburu Azokarako eta, urtero bezala, 'Ostegun Literarioa' egingo dute Buchwald sagardotegian, azokara datozen idazleak eta euskal lanen alemanierazko itzulpen berriak aurkeztuz.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus