euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastatsu Idahon txalaparta amerikar estiloan, Guns'N'Roses, animatzaile eta koreografiekin nahasirik

2014/05/09

bandako bi musikariak, orain txalapartari, bideoaren une batean
bandako bi musikariak, orain txalapartari, bideoaren une batean

PUBLIZITATEA

University of Idaho-ko musika banda edo "Marching Band" delakoak zur eta lur utzi gaituen bideo bat argitaratu du: txalaparta bat egin eta bandaren ikuskizunetan uztartu dute. Ez hori bakarrik, gainera amerikar estiloko ikutua eman diote: Idahon txalaparta cheerleader, koreografía eta Guns'n'Rosesen musikarekin batera jotzen da. Txalaparta sartzearen ideia bandako zuzendari Stephen Basterrechearena izan da eta ikuskizunetan arrakasta itzela izan omen da!

Boise, AEB. "University of Idaho Marching Band Txalaparta Project" izena du bideoak eta apenas hiru minututan ederki asko azaltzen du nola, eta zer dela eta erabaki zuten Musika Bandako neska-mutilek txalaparta euren ikuskizunaren parte --eta izar!-- bilakatzea.

Ideia, noski, euskaldunen ondorengo batena: Stephen Basterrechea bandaren zuzendariarena. Berak euskal jatorridun instrumenturen bat sartu nahi zuen bandan, Idahoko euskal ondarearen erakusgarri. Esan eta egin, injinerutza eta musika ikasleek lagunduta txalaparta egin eta jotzen ikasi dute. Are gehiago, amerikar estiloan, bandaren ikuskizunean sartu dute eta, zinez, ikusteko modukoa da! Ez galdu bideoaren azken minutuak: Guns'n'Roses, cheerleaders-ak eta neoizko argiak??
 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia