euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Txakurkalea' film euskalduna New Yorkeko International Independent Film & Video Festival jaialdian ikusgai

2008/02/22

'Txakurkalea' filmearen afitxa
'Txakurkalea' filmearen afitxa

PUBLIZITATEA

David Civico zuzendari donostiarra eta Guillermo Sánchez Asua ekoizle bilbotarra New Yorken dira egunotan, "Txakurkalea" filma New York International Independent Film & Video Festival jaialdian aurkezteko. Zinema independientearen topagune hau hilaren 29an hasiko da, baina euskal filmaren emanaldia martxoaren 3an izango da. Euskal zuzendariak New York Basque Club elkartearekin harremanetan jarri dira, euskal komunitateko kideei filma ikustera joateko gonbidapena luzatzeko.
'Txakurkalea' film euskalduna New Yorken izango da ikusgai datorren martxoaren 3an, New York International Independent Film & Video Festival jaialdiaren barruan. Luzemetrai hau Bilboko Alde Zaharreko txakurren bizitza eta harremanei buruzko erretratu bizi eta orijinala da. Musika oso garrantzitsua da filmean, euskal taldeek eginiko soinubanda beltzarekin. Luzemetraiaren zuzendaria eta ekoizlea, David Civico eta Guillermo Sánchez Asua hurrenez hurren, New Yorken dira egunotan eta filmea zinemaldiaren barruan estreinatu bitartean Euskal Etxearekin harremanetan jarri dira New Yorkeko euskaldunei bertara joateko gonbidapen berezia egiteko.

'Txakurkalea' 2004 eta 2006 bitartean grabatu zuten Bilboko Alde Zaharreko kaleetan. Bertan auzo honetako zakurren bizitza eta hiritarrekin duten harremana aztertzen da. Dokumental-luzemetraia proeiktu zabalago baten parte bat baino ez da, filmaz gain soinubandaren liburu CD bat ere atera zuten, euskal musikariek eginiko abestiekin; eta erakusketa bat ere antolatu zen Bilboko Abisal Espazioan, Javier Soto eta Jaime Gartzia artisten laguntzarekin. Filmeko protagonistak, nola ez, txakurrak dira: Huscal, Lola, Tula, Pipo, Xagu, Rocco, Inda, Lucky eta Kanalla. Pelikulak genero desberdin asko lantzen ditu, dokumentaletik fikziora, animazioa eta musikala ere ukituz.

Artista eta musikarien lankidetzarekin

Ekimenak arlo desbedinetako lagunen lankidetza bildu zuen eta kolaboratzaile talde zabala du: Gotzon Uribe ekoizle eta kazetaria, Garikoitz Fraga editorea, Kiko Miyares artista edota Epelde & Mardaras galeristak. Musika arloan ere lankidetza nabarmena izan zen: Argi & The Uski's, TK Project, Atom Rhumba, Pascual Molongua, Gransan, The Cherry Boppers edo Makala, besteak beste. Filma Bilboko Kafe Antzokian estreinatu zen 2006ko abenduan eta emanaldiaren ostean soinubandan parte hartu zuten musikariekin kontzertua egin zen.


Lotura interesgarriak

'Txakurkalea' filmaren webgunea
www.txakurkalea.com

New York International Independent Film & Video Festival
www.nyfilmvideo.com

New York Basque Club
www.freewebs.com/basqueclub

'Txakurkalea' filmari buruzko bideo bat
En www.youtube.com

New Yorkeko Euskal Etxeak danborrada estreinatu zuen
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko urtarrilaren 18an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia