euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txakolina interneten bidez saltzeko Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ekoizleak elkartu eta webgunea sortu dute

2008/02/21

Ezkerretik eskubira, Borja Perez, Gonzalo Saenz de Samaniego eta Garikoitz Rios aurkezpenean
Ezkerretik eskubira, Borja Perez, Gonzalo Saenz de Samaniego eta Garikoitz Rios aurkezpenean

PUBLIZITATEA

Interneteko guneek eskaintzen duten gaitasun lehiakorra aprobetxatuz, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko jatorrizko deiturako upategietako txakolin ekoizleek euren produktuak saltzeko web orrialde bat sortu dute: www.txakoli.com. Atari honen bidez, gero eta ospe handiago eskuratzen ari den produktu hau lortzeko interesa duen orok sarean erosi dezake. Horretarako web orrialdean sartu, produktua aukeratu eta artikulu bakoitzari eta bidalketarengatik dagokion prezioa ordaintzea nahikoa da.
Sortu berria den www.txakoli.com web orrialdearen bidez, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko jatorrizko deiturako upategietako txakolin produktuak sarean erosi ahal izango dira. Zerbitzua gehienbat espainiar estatuko erosleei zuzendua dago, bidalketa eremu nagusia horixe izango da alegia, baina webguenak jada bezeroari telefono edo posta elektronikoaren bitartez arreta egiteko zerbitzua ere abiarazi da, nazioarteko bezeroen eskariak ere tramitatu ahal izateko formularioak erabiliz.

Leioako Mendibile Jauregian, Bizkaian, proiektua aurkezteko arduradunak Gonzalo Saenz de Samaniego Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura aholkularia, Garikoitz Rios Itsasmendi upategien ordezkaria eta Borja Perez Merkatuko gerentea izan ziren. Ekitaldian Euskadi osoko upategien, Eusko Jaurlaritza eta hiru Foru Aldundien eta finantza munduko ordezkariak bildu ziren. Gonbidatuek txakolina dastatzeko eta marka ezberdinen erakusketa ikusteko aukera eduki zuten.

[Borja Perez Merkatuko gerentea, Gonzalo Saenz de Samaniego Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura aholkularia eta Garikoitz Rios upategien ordezkaria]

Hiru txakolin-kaxa zozketan

Ataria ezagutarazteko lehen fase honetan, maiatzaren 20ra bitartean erregistratutako erabiltzaileek hiru txakolin-kaxaren zozketan parte hartuko dute, eta lehen erosketa egiten dutenen artean 40 hazbeteko LCD telebista zozkatuko da.

Bestealde, web orrialdearen arduradunek azaldu zutenez 150 euroko txakolin eskaeretan bidalketa doanekoa izango dela, beti ere hau Iberiar penintsula barruan baldin bada. Ziurtatutako entregatze-epea 72 ordutakoa da, nahiz eta entrega gehienak 24 ordutan egingo dituzten. Gainera, "Txakoli.com" buletinak albisteak, eskaintza bereziak, sustapen esklusiboak eta produktuarekin zerikusia duten beste komunikazio batzuk posta elektronikoaren bidez jasotzeko aukera emango die web orrialdearen erabiltzaileei.

Zuria, beltza eta gorria ere

Txakolin motei dagokienez, zuria da nagusi, baina txakolin beltza (Bizkaian eta Getarian) eta txakolin gorria ere (Bizkaian besterik ez) lantzen dira. Hiru Kontseilu Erregulatzaile daude: Arabako Txakolina (Aiarako Eskualdean ekoizten dena), Bizkaiko Txakolina (lurralde historiko osoa bere gain hartzen duena) eta Getariako Txakolina (Gipuzkoa osorako). Araban hiru upategi daude, Bizkaian 58 eta Gipuzkoan 18.

Mahastiei eskainitako lursailak 325 hektareakoak dira Getarian, 240 Bizkaian eta 45 Araban. Hala ere, hiru Foru Aldundiek landaketa berriak egiteko eman dituzten baimenen haritik, kopuru honek nabarmen gora egingo du datozen hiru urteetan. 2007ko uztaren ondoren, 300.000 litro txakolin landu dira Araban, 905.000 Bizkaian eta 1.350.000 litro Gipuzkoan, hau da, 3.400.000 botila inguru. Hiru izendapenetarako aurrikusi den hedapenak kopuru hauek bikoiztea ekar dezake hiru urteren buruan.


Lotura interesgarriak

Txakoli.com web orrialdea
www.txakoli.com

Merkatu Interactiva enpresa
www.merkatu.com

Getariako Txakolina
www.getariakotxakolina.com

Bizkaiko Txakolina
www.bizkaikotxakolina.org

Arabako Txakolina
www.txakolidealava.com

Txakolina modan San Frantziskon
2007ko abuztuaren 13an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia