euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txakolin Eguna antolatu du datorren iganderako New Yorken bertako 'Txikito' euskal jatetxeak

2011/04/26

Txakolina Estatu Batuetako merkatuetan gero eta harrera hobea jasotzen ari den euskal produktua da.
Txakolina Estatu Batuetako merkatuetan gero eta harrera hobea jasotzen ari den euskal produktua da.

PUBLIZITATEA

Eder Montero bilbotarrak eta bere emazte Alexandra Raij-ek gobernatzen dute New Yorkeko Txikito euskal jatetxea. Bikoteak chef lagun batzuk gonbidatu ditu eta Txakolinaren Egunaren pareko zerbait antolatu du New Yorken, aire librean, txoznetan bezala-edo, zenbakit jaki eta Euskal Herriko hainbat txakolin marka eskainiz, baita sagardo marka bat ere. Gertaera datorren igandean izango da, maiatzaren 1ean, arratsaldeko ordu batetik bostak arte. Inguruan egongo bazara, eta interesa baduzu, garaiz zaude oraindik, baina ez denborarik galdu errserba egiteko, lekua mugatua baita.

New York, AEB. Txikifest izena paratu diote eta bertan txakolinaren berri emango da, esanez, besteak beste, nazioarteko sukaldaritzako hainbat jakirekin uztar daitekela. Definizio bat ematerakoan, txakolina alkohola gutxi daukan ardo zuria dela, udaberriko ardoa, esango da. Ekitaldi honetatik lortuko den dirua, epilepsia gaitzaz arduratzen den FACES erakundea laguntzeko izango da.

Ekimenean parte hartuko dutenek zenbait jatetxetako platerak dastatzeko aukera izango dute. Kolaboratzaile izan dira Co.-ko Jim Lahey, Edi and The Wolf & Seäsonal-ko Wolfgang Ban eta Edi Frauneder, Hurricane Club-ko Craig Koketsu, La Newyorkina-ko Fany Gerson, Lassi-ko Heather Carlucci-Rodriguez, Poole's Downtown Diner-ko Ashley Christensen, Taim/Taim Mobile-ko Einat Admony eta Stefan Nafziger; eta El Quinto Pino-ko nagusi ere badiren Alex Raij eta Eder Montero.

Txakolinari dagokionez, dastagai eskainiko diren etxe eta markak izango dita: Ameztoi, Uriondo, Xarmant, Itsas Mendi, Gorka Izagirre, Gurrutxaga Doniene Gorrondona, Txomin Etxaniz, Berroia, Talai Berri eta Ulacia; eta baita sagardo etxe bat ere, Tolosako Isastegi.

Parte hartu nahi dutenentzat, leku kopuru mugatua dago, beraz merezi du lehen bait lehen izena ematea. Sarrerek 45 dolarreko prezioa daukate eta hemen lor daitezke. Sarrerak eskubide ematen du Txikifest Txakolin edalontzi bat zeureganatzeko eta bertan eskainiko den txakolinak eta janari guztia dastatzeko aukera. Despaña Brand Foods eta Kukuxumusu etxe kolaboratzaileen sariak irabazteko aukera ere egongo da. 

-Artikulua Eder Monteroz New York Times-en, hemen
-Artikulua Eder Monteroz El Correon, hemen




« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia