euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lekurik ez da geratzen bihar New Orleans-en (AEB) egingo den euskal sagardo eta txakolin dastaketarako

2009/09/16

Adolfo Garcia bihar New Orleans-en egingo den txakolin, sagardo eta pintxo dastaketaren antolatzailea (argazkia nola.com)
Adolfo Garcia bihar New Orleans-en egingo den txakolin, sagardo eta pintxo dastaketaren antolatzailea (argazkia nola.com)

PUBLIZITATEA

Badirudi azken bolada honetan euskal ardo eta edariak, eta bereziki txakolina eta sagardoa bide polita egiten ari direla Estatu Batuetara, bertako zaleen artean apreziazioa eta izen hazkorra lortuz. Azken urte eta hilabeteotan bat baino gehiago izan dira Estatu Batuetako geografian han-hemenka antolatutako dastaketak, eta egunkarietan kritikariek idatzitako laudorio eta loriatze artikuluak. Gaurkoan, beste dastaketa baten berri behar dugu eman, dagoeneko sarrera guztiak salduta dituen dastaketa gainera: bihar osteguna izango da, irailak 17, New Orleans-en. Berezitasun gisa, kupel oso bat daukatela dastatzeko, zuzenean Getariako Ameztoi txakolin upategitik iritsia. Euskal moldeko pintxoz lagundurik zerbitzatuko dute.

New Orleans, AEB. Gero eta zaletu gehiago ari ba bereganatzen txakolina Estatu Batuetan, eta baita sagardoa ere. Euskal edariok harrera ona lortu dute estatubatuarren artean eta eurei eskainitako dastaketak edonon ugaritzen ari dira. Bihar osteguna, irailaren 17an, aipatutako dastaketa horietako bat egingo da, kasu honetan, New Orleanseko RioMar jatetxean. Txakolina, sagardoa eta pintxoak izango ditu protagonista.

Adolfo Garcia da RioMar jatetxeko jabea eta sukaldaria. EuskalKultura.com-i azaldu dionez, dagoeneko zazpi bat urte dira bere jatetxeko kartan txakolina dagoela. Garciak ez du euskal jatorririk eta ia Euskal Herria non zegoen ere ezezaguna zuen duela urte batzuk arte. Gurasoak Panamakoak ditu eta aitonetako bat, berriz, andaluza. Duela urte batzuk Espainiako estatuko ardoekin hasi zen lanean eta horretarako zenbaitatetan bidaiatu behar izan zuen Espainiara. Bidaia horietako batean txakolina dastatu ahal izan zuen.

'Gustatu eta berehala hasi nintzen jatetxean eskaintzen. Hemeno ohituren arabera, basoka saltzen dugu, ez da zertan botila oso bat erosi behar, tragoa ateratzen dugu jendeak proba dezan'. Eta Jendeari gustatzen omen zaio. 'Gure espezialitatea itsaskiak dira eta laguntzeko primerakoa suertatzen da, gure bezero askok eskatzen dute', segurtatzen digu.

Bihar RioMar jatetxean egingo den dastaketan bada berezitasun bat: ez dira txakolin botila batzuk zabalduko, upela osoa baizik. Getariako Ameztoi txakolindegiak zuzenean bidali du eta dagoeneko jatetxean dute. Hala ere, 'ez gara halako eskari handia egin duten bakarrak. Jakin badakigu AEBtako beste jatetxe batzuetan gure dastaketaren antzekoak egingo direla'.

Dastaketarako sarrerak agortuak

Jan eta edan. RioMar-era gerturatzen direnek euskal pintxoak jateko parada izango dute. Adolfo Garcia duela gutxi Euskal Herrian izan da. Bisita profesionala izan zen, euskal sukaldaritza gertutik ezagutzeko. Pintxo ugari jan zituen bere egonaldian eta ohar asko harturik itzuli zen. Oraingoan partekatu eta erakutsi ahal izango du, beraz, ikasitakoa, euskal produktuak protagonista izango diren festa honetan. Garciak azpimarratu duenez, lekurik ez da geratzen, dena saldu da. 'Biharko dastaketetakoak iragarri eta berehala saldu ziren tiket guztiak. Guztira 60 lagun izango dira jatetxean'.

Pentsatzen hasia da honez gero hurrengoa noiz antolatu.

Lotura interesgarriak

RioMar jatetxea New Orleans
www.riomarseafood.activepixel.com

Txakolin jatorrizko izendapenen denda ofiziala
http://www.txakoli.com

Ameztoi txakolindegia
www.txakoliameztoi.com



Komentarioak

  • reply

    I propose not to wait until you earn enough cash to buy all you need! You can get the mortgage loans or just auto loan and feel comfortable

    ChristensenArlene, 2010/09/21 17:38

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia