euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

TV Euskadi, euskal turismoaren internet bidezko telebista berria, abuztuan hasiko da emititzen

2010/07/27

Teknopolis saioko arduradunak 10. urteurrenean. (Argazkia Eitb.com)
Teknopolis saioko arduradunak 10. urteurrenean. (Argazkia Eitb.com)

PUBLIZITATEA

Euskal turismoak internet bidezko bere telebista-kanala izango du laster. Kanal berri horretan euskal turismoarekin lotutako bideoak emango dira, hainbat hizkuntzatan argitaratuak. Ikus-entzunezkoen bitartez, bisitarien eskura dauden produktuen berri emango du (gastronomia eta enologia, ibilbideak, bilera turismoa, hiri ihesaldiak, eta abar) eta eguraldiari eta agenda kulturalari buruzko edukiak eta sustatzeko bideoak emango ditu, baita turismo-intereseko jarduerei buruzko erreportajeak eta gaurkotasunari buruzko informazioa ere. Lehenengo emanaldietako bat abuztuan egingo da: Euskadiko hiriburuetako jaien emankizuna; kanal horri esker, irudi horiek munduko edozein lekutatik ikusi ahal izango dira.

Vitoria-Gasteiz. Kanal berriak hainbat eduki izango ditu hizkuntza desberdinetan eta abuztuan hasiko da emititzen Turismo sailaren web orriaren bidez. Proiektu horrek Bernabé Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak eta Alberto Surio Euskal Irrati Telebistaren (Eitb) zuzendari nagusiak sinatu duten akordioa osatzen du.

Turismo sailak eta Eitb-k beren harremana sendotu eta hainbat gairen inguruan (industria, merkataritza, turismo eta berrikuntza alorrean Euskadin gauzatzen den jardueraren hedapena, esaterako) hartutako konpromisoa zigilatu nahi izan dute akordio horrekin.

Sail honen eta Eitb-ren arteko konpromisoek honako jarduera hauek biltzen dituzte: Euskal Autonomia Erkidegoko Turismoaren web orria eguneratzea eta berritzea, Euskadi TV berria abian jartzea aurten, eta diru laguntza bat zabalkunde zientifikoko eta teknologikoko Teknopolis programa ekoizteko, besteak beste.

Eusko Jaurlaritzak eta Eitb-k Euskadiren irudia eta turismo marka kanpora transmititzeko formulak bilatzeko betebeharra ezarri diote beren buruari. Esparru horretan, proiektu berri bat garatu da.

Teknopolis: hedapenerako leihoa

Sail honek eta Eitb-k hartu duten beste konpromiso bat Euskadiko jarduera zientifikoa eta berritzailea hedatzea da. Horren haritik, Eusko Jaurlaritzak ETBko Teknopolis programa babesten jarraituko du. Programa hori Elhuyar Fundazioak ekoizten du eta 36 programaren bitartez, teknologiarekin lotutako gaiei buruz gizarteari kezka sortzeko ahalegina egiten du urtero. 12 urte daramatza emititzen, eta Estatuan eta nazioartean ospe handia duten sei sari lortu ditu zabalkundearen alorrean egiten duen lanarengatik.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia