euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Turismoa eta ardoa hizpide nagusi Elvira Kortajarenak Mendoza eta San Juanera egindako bisitetan (bideoa)

2010/07/19

Elvira Kortakarena eta bere ondoan Luis Eduardo Meglioli, San Juan hiriko Turismo idazkaria, Euskadiko Ordezkariak San Juan-en eman zuen hitzaldian
Elvira Kortakarena eta bere ondoan Luis Eduardo Meglioli, San Juan hiriko Turismo idazkaria, Euskadiko Ordezkariak San Juan-en eman zuen hitzaldian

PUBLIZITATEA

Bere ardurapean dauden lau herrialdeak --Argentina, Uruguai, Brasil eta Paraguai-- goitik behera eta etengabe bisitatzen segitzen du Elvira Kortajarena Mercosur-erakoEuskadiko Ordezkariak, euskal etxe eta gizataldeei zein, oro har, bertako herri eta hiriei dagokienez, Euskadiko berri emanez eta turismo gaiak eta bestelako lankidetzak bultzatu eta puxatu nahian. Argentina mendebaldeko Cuyo eskualdeko hiri nagusietara egindako bisitan, Kortajarena, Euskadira bidaiatzeak dituen abantailez jardun eta gero euskal gizataldeekin eta herri-instituzioekin elkarrizketatu zen. Modu berean herrialdeak duen ardogintza produkzioa gertutik ezagutzeko aukera izan zuen.

San Juan, Argentina. Euskadiko Ordezkaritzatik beretik ohar batez azaldu dutenez, San Juan hirian euskal gizatalde, hedabide eta turismo hedatzaileei eskainitako hitzaldian Ordezkariak esaldi hauek zuzendu zizkien: “Euskadin turismoa bultzatuko duten kudeatzaile aktiboak nahi ditugu. Onuradun horiek jakin behar dute gure herrialde txiki eta ederra Europara egindako bisita baten barruan ekarpen anitz ekarriko dizkiela bidaiariei. Guk bisitari horiek gure aliatu garrantzitsuen bihurtu nahi ditugu, horretarako bidaiatik itzulitakoan maletetan ekarriko dituzten ametsei esker Euskadiren izen ona zabaltzea espero dugu”. Bertan zeudenen artean, Luis Eduardo Meglioli aipa daiteke bereziki, udaleko kultura idazkaria. Udal arduradunak esker bereziak eman zizkion Ordezkariari Euskadi gozatzeko aukera eman izanagatik.

Bisitan hiriko euskal etxeko kide aktiboenekin biltzeko aukera ere izan zuen Ordezkariak. Aldi berean, tokiko telebista batek aireratzen duen “La Ventana” gai politiko eta sozialeko saioan parte hartzeko tartea hartu zuen Kortajarenak. Juan Carlos Batallerek zuzentzen duen saio hau San Juango gauetan ikusle gehien dituen saioa da. Ordezkaria, azkenik, Marcelo Lima alkatearekin elkarrizketatu zen.

Mendoza hiriburura egindako bisitan, Elvira Kortajarena, Bodegas Argentinas elkarteko presidentearekin bildu zen. Upategi txiki eta handientzako enpresen ganbera den honen helburu nagusia eskualde honetako ardogintza eta turismoaren arteko elkarlana sustatzea da.

Horrekin batera, Kortajarenak hitzaldia eman zuen Mendozako 'Denak Bat' Euskal Etxeko gazte eta euskara ikasleen aurrean gaur egungo Euskadiri buruz. Azkenik, Ordezkariak, Argentina osoko euskal jatorriko gazteei euskal etxe horretan ostatua eskaintzeko egiten ari diren aterpeko obrak ikuskatu zituen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia