euskal diaspora eta kultura
2010/11/01
PUBLIZITATEA
Yerba Buena, Argentina. Yerba Buena hiria, Tucuman probintzian, Argentina ipar-iparraldean, bere lehenengo Gizataldeen Azoka egitekotan da datorren larunbat-iganean, azaroaren 6 eta 7an, Udalak berak Maros Paz plazan antolaturik.
Harrera ona emanik partaide izango dira kolektibitate edo gizatalde italiar, euskaldun, japoniar, andaluziar, trentoar, Boliviar sirio-libaniar, aleman, argentinar eta maxikarrak, bertan dauzkaten elkarteak medio. Programak biltzen dituen proposamenen artean, kabalkada eta Gizataldeen Erreginaren hautaketa, janari tipikoa zerbitzatuko duten stand-ak, emanaldiak, musika, dantza eta folklore erakustaldiak, beti ere eskualdean presentzia duten aipatu gizataldeen ordezkari diren elkarteen bidez.
Euskal kolektibitateari dagokionez, stand-a ipiniko du Marcos Paz plazan Euskal Herria, bere kultura, historia eta ezaugarriei buruz azalpenak emango dituen Tucumango Euskal Kultur Elkarteak, elkarte horretako lehendakari den Juan Jose Lopez Galdonak EuskalKultura.com-i adierazi dionez.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus