euskal diaspora eta kultura
2010/11/29
PUBLIZITATEA
Cordoba, Argentina. Euskal Etxeak zabaldu duen mezuak azaltzen duenez, inaugurazioa azaroaren 19an eta ostiralez izan zuen zeramika arloko erakusketa honek astebeteko iraupena izan zuen bertan, azken eguna joan den ostirala izan baitzuen, azaroaren 26a hain zuzen, beti ere Tu Taller izeneko tailerrean egindako lanak erakutsiz.
[Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxe barneko Cordobatarrak dantza taldeko kideak zeramika erakusketaren programa barruan dantzaru ondoren]
"Carmen Barragan buru duen talde honek, aldi berean geure bazkide Rita Gigena Romero partaide duelarik, prestigiatu egin du Euskal Etxea estetika eta profesionaltasun handiko bere obrak hona ekarrita", adierazi du Gure Txokoako Zuzendaritza Batzordetik.
"Bertaratu ziren guztiek arte lanak ikusi eta aldi berean Euskal Etxeko Cordobatarrak dantza taldeko dantzariek eskaini zituzten jauziez gozatu ahal izan zuten gau hartan, eta ber denboran Cordobako Unibertsitate Tuna-ren emanaldiaren lekuko ere izan ziren", bukatzen du Cordobako Euskal Etxeak gure erredakziora helarazitako oharrak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus