euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Trujilloko Euskal Etxeko lagunek engietorria egin diete EHUko bost ikasleri, eta lekukotasunak partekatzekotan daude

2024/07/05

Trujillon dauden Euskal Herriko ikasleak eta bertako Euskal Etxeko lagunak elkarrekin lepoko gorria gainean
Trujillon dauden Euskal Herriko ikasleak eta bertako Euskal Etxeko lagunak elkarrekin lepoko gorria gainean

PUBLIZITATEA

Trujillo, Perú. Euskal Herriko bost ikasleak Trujillon behar dute segi ikasturtea, bertako unibertsitatean ikasle. Ekainaren amaieran iritsi dira Gasteiztik Maider García Ruiz, Alaia Redondo Izaga eta Lidia Torre eta nafarra da, berriz, Josu Rojano Goñi, eta etorri ere Trujilloko Cesar Vallejo Unibertsitatera etorriak dira, Medikuntza karrerako azken urteko ikasketekin jarraitzeko. Trujillon, Leire Belartieta Galardi batu zaie, apiriletik hemen dagoen gipuzkoarra, Hezkuntza karreran ikasle.


Trujillon, mahaia partekatzen Euskal Etxeko alma materra den Wilfredo Lizarzabururekin

Trujilloko Euskal Etxeko erreferente den Wilfredo Lizarzaburuk EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, “Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Trujilloko Cesar Vallejo Unibertsitatearen artean dagoen hitzarmenari esker etorri dira gazteak. Akordioak urte batzuk baditu –"Euskal Etxetik ahalegin handia egin genuen martxan jar zezaten"– eta hauek dira etorri diren lehenak, pozik gaude beraz”, aitortu dio gure buletinari.

Dantza eta, hasteko, mus klaseak

Euskal Herriko gazteen eta bertako euskal etxeko kideen elkarretaratze eta ongietorria joan den igandean eman zen, ekainaren 30ean. Euskal Etxeko hogeita hamar bat kide bildu ziren Trujillotik 20 kilometrora dagoen Laredo herrian, Zuzendaritza Batzordeko kide den Leonel Berrocal-en bertan duen landa etxean. Asteburu aberatsa izan zen, aurretik ere uneak partekatu ahal izan baitzituzte Wilfredo Lizarzabururekin, eta hara non San Juan sua ere ospatu zuten, besteak beste, Euskal Herriko ohitura hauen berri azalduz bertakoei.


Ekainaren 30ean, ekitaldia goizeko 10etatik arratsaldeko 7ak arte luzatu zen. Bildutakoek bazkaria partekatu eta dantza egin zuten, euskal dantzak eta dantza perutarrak. “Arratsalde ederra izan zen eta gure arteko integrazioa oso oso erraza izan zen”, diosku du Lizarzaburuk.

Leire, Maider, Alaia, Lidia eta Josu urtea bukatu arte geratuko dira Trujillon eta Euskal Etxeko lagunen asmoa integrazioa lantzen jarraitzea da. “Lehenengo urratsa ederto atera da. Gure asmoa da ekintzak antolatzea elkarrekin eta agian hemengo euren adineko batzuk ere erakarri ahal izango ditugu. Hori, geronek Euskal Herriarekin dugun lotura eta ezagutza sendotzearekin batera, noski, oso garrantzitsua baitzaigu euren ekarpena”.

Eta badirudi, asmoak hasiak direla gauzatzen, Josu Rojanok adierazi baitu dagoeneko  arunbatero bertaratuko dela Euskal Etxera musean jokatzen irakastera.

Aupa Trujilloko Euskal Etxea!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia